Telesailak

2015eko 24. asteko serieak

Udako serieak hasten jarraitzen dute. Hona asteak eman duena.
 

 

Major Crimes – 04×01 – A Rose Is a Rose

 
Denboraldi hasiera. Julioren itzulera bere indarkeri arazoekin markatu du hasiera, batez ere Flyntek dituen arazoengatik. Baina kapituluan zehar konpontzen dituzte eta pertsonai berri bat dugu, bere ordezkoa izandakoa. Baita ere Rydor eta Tylor arteko arazoak egon dira. Kapituluko kasua txukun, ondo eramanda eta bira nahiko interesgarriekin. Eta badirudi Rustyk beste mota bateko papera izango duela. Eta bukaera horrek interesa piztu dit. Kapitulu ona.
 

 

Game of Thrones – 05×09 – The Dance of Dragons

 
Beste bukaera ikusgarri bat aurrekoa ahaztuta uzten duena. Eta hori mamia egon dela. Batez ere Stannis-ek bere alaba sakrifikatu izana, dena tipa gorriaren azpijokua dela iruditzen zait baina laostia izan da. Hormarena, Braavosekoa eta Dornekoa lasaiagoa, etorriko denaren itxaroan. Eta bukaera hori Mareen-en a ze odol festa, tentsioa eta bukaera ikaragarri horrekin. Kapitulu bikaina.
 

 

Pretty Little Liars – 06×02 – Songs of Innocence

 
Jokoa guztiz aldatu dela argi dago. Ilunagoa, sakonagoa, baina antzezleek ez dute neurria ematen. Beren barneko mamu horiek eta pasatutakoa, pertsonai berriak bilakatzen dituztenak, mugatuak gelditzen dira. Eta bukaeran berriro dena nahastea zipriztin egiten du, pisua daukaten kontuei arreta kentzen baitie. Kapitulu ona.
 

 

Defiance – 03×01 & 03×02 – The World We Seize & The Last Unicorns Subtitle

 
Denboraldi hasiera kapitulu bikoitzarekin. 7 hilabete geroago jarri gara eta joko berri batekin hasi zaizkigu: ezagutzen ez genuen Votaneko arraza bat agertu zaizkigu eta denboraldiko nemesiak izango direla dirudite. Beren inguruan izan da Defiance-ko kontu guztia, energia lortu nahian. Beste istorio nagusian, haur hibridoarenean, kriston sarraskia izan dugu eta pertsonai nagusi izandako hainbat hil dituzte, dena Votan kolektiboko kontu batekin nahastuta. Defiance konkistatzera omen doaz, denboraldi hasierako arkua dirudiena. Dena nahiko interesgarria eta txukuna, Kapitulu onak.
 

Utzi erantzuna