Telesailak

2015eko 36. asteko serieak

Falling Skies – 05×10 – Reborn


 
Seriearen bukaera. Deus ex machina moduan izan da eta bukaera nahiko aurresangarria, topikoegia izan da. Arazo ugari momentu gorenera heltzeko, drama eta tentsio behartu asko, bukaeran “Independence day” estilora eginda. Pope berriro ere agertzea pixkat pegotea eta bukaeran dena Tom eta bere maitasuna izatea gakoa, sinpleegia. Kapitulu zuzena.
 

 

Ray Donovan – 03×08 – Tulip

 
Gauzak gertatu badira ere, ez aurrera, ez atzera. Micky eta Bridgetekin noraezin dabiltzala iruditzen zait, lehenengoa bere negozioekin eta bigarrena irakaslearekin. Ez dut oso argi Ray zertara jokatzen duen, tipa horrekin, bere nagusi ohiarekin, taldea berriro batzearekin edo negoziorekin. Eta bere emaztea bere anaiaz horrela arduratzea, xamurregia. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Faking It (2014) – 02×11 – Stripped

 
Denboraldiaren bigarren zatiaren hasiera. Serieari piperra jartzeko hainbat aldaketa potente egin dituzte, batetik zuzendari berria eta bestetik Karma etxetik botatzea. Lehenak momentu bikainak eman ditu, hainbat kontu nahasten, eta bigarrenak kapituluko engainua. Kapitulu zuzena.
 

 

Awkward. – 05×01 – Prank Amateurs

 
Denboraldi hasiera. Institutuko azken egunetan sartuta, azkenean betiko Matty – Jenna harremanaren arazoak dira izar. Gainontzekoak pixkat lastoa, baina behintzat tutorearekin eta bikote gaiztoarekin parre batzuk bota ditut. Kapitulu zuzena.
 

 

Under the Dome – 03×12 – Incandescence

 
Hiru kontutan dago banatuta istorioa: kupula pikutara doala eta horrek oxigenorik gabe uzten die; erregina berria; eta alienak hiltzeko saiakerak. Dena topikoegia, egia esan, batez ere erreginaren hazkuntza bizkortzea. Gainontzekoa tiroak eta hilketak istorioa betetzeko. Kapitulu eskasa.
 

Utzi erantzuna