Telesailak

2015eko 38. asteko serieak

Ray Donovan – 03×10 – One Night in Yerevan


 
Deigarriena Mickyren jarreraren aldaketa izan da, ez dakit zenbat iraungo duen, baina Rayren nahi guztiak betetzea nahiko harrigarria da. Armeniarrekin nola konpondu duten kontua bere estiloan joan da eta Rayk etxean dituenak jakin gabe nahiko behartuak. FBIkoa izandako tipo itzuli izanak piperra jarri du. Kapitulu zuzena.
 

 

Faking It (2014) – 02×13 – Future Tense

 
Amy izan da ardatza, bai neskalagunarekin bai bere bizitzarekin egin nahi duenarakin. Behartuta bai, baina dramatikoa izan da. Gainontzekoak nahiko arin joan dira, bai bata bere aitarekin, bestea bere mutilagunarekin eta azkena zer definitzen duenarekin. Kapitulu zuzena.
 

 

Awkward. – 05×03 – Jenna in Wonderland

 
Jennaren bidaia famatua izatetik berriro bera izatera. Dibertigarria izan da paper aldaketa, batez ere Matty-rekin aldatu duelako rola. Gainontzekoak zuzen, dibertigarriena ama pureta izan da. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna