Telesailak

2015eko 43. asteko serieak

Hemen dago asteak eman duena.
 

 

The Good Wife – 07×03 – Cooked

 
Gauza asko egon dira eta horietako batzuk nahiko arraroak, behartuak bezala. Edonola ere bi amak berriro ikustea bere ukitua izan du eta Eli bere mendekuarekin aurrera darrai, Aliciari traizioa egin badio ere (honek aurrerago eragina izango duela iruditzen zait). Abokatu firma handiarena pixkat pegotea izan da dena nahasten. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 05×03 – Super Powers

 
Eta betiko kontura itzuli gara: Carrie erotuta botikak utzi ostean. Bere zorakeria eta gainantzezpena berri ditugu hemen, niri behintzat aspertzen nauean eta gogoak kentzen dizkidana. Gainontzekoa interesgarria, bai Saulen mugimenduak (agerikoa zen ohean egongo zela), bai kazetariarena, baina Quinn-ek egindakoa Carrie aurkitzeari lastoa sartu diote. Kapitulu zuzena.
 

 

Madam Secretary – 02×03 – The Rusalka

 
Pasatu egin dira. Gehiegi bihurritu eta behartu dituzte gauzak tentsioa handitzeko eta Idazkariaren egoera kaskartzeko. Gauza gehiegi onartu behar dira txukuna izan dela esateko, traizio eta azpijoko gehiegi. Gero hegazkinaren kontua nahaste bat da eta infiltratuarena txarto bukatuko delakoan nago. Semearenak behintzat gauzak arindu ditu. Kapitulu eskasa.
 

 

Castle – 08×05 – The Nose

 
Pertsonaia histrioniko eta momentu zentzugabez betetako kapitulu horietako bat. Barre asko, kasua nahiko ondo eta seriean dagoen alde komiko hori erakusten. Sudur bikainaren tipa bikaina izan da, momentu bikainak eman ditu; baita Esposito eta Ryan arteko hika-mikak. Eta Castle eta Becket artekoa konpondu behar dute, tentsio behartu horrek ez du gehiagorako ematen. Kapitulu ona.
 

 

Faking It (2014) – 02×18 – Nuclear Prom

 
Dantzaldian izan dira eta han egon dira gora eta behera bere arazoekin. Gauza asko behartuak eta beste batzuk zuzen. Baina misterio handirik gabe, dena nahiko itxarongarria. Onena txerria eta fikusa errege-erregina irabazi izana. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Awkward. – 05×08 – An Indecent Promposal

 
Institutu bukaerako dantzaldirako proposamenekin ibili dira. Nahiko ohikoa eta esangarria zirudiena, pixkanaka aldatzen joan da, hainbat apurketa medioa, eta bukaera ez hain tipiko bat izan dute. Nabarmentzekoa Lisak eman duen jokoa eta musikalen momentu parodikoa. Kapitulu ona.
 

 

Fargo – 02×02 – Before The Law

 
Listo, badaukagu filmeari omenaldia, elur-makinaren pareko zerbaitekin. Argi zegoen horrela izango zela baina oso ona izan da. Gainontzekoa bikain, aipagarriena hasierako eszenak brutalak, ama horrek maila altua du; eta Kansasetik etorritakoak bikain ere. Pertsonaia guztiak oso sendoak eta oso ondo antzeztuak. Kapitulu bikaina.
 

 

Modern Family – 07×05 – The Verdict

 
Momentu oso onak utzi ditu baina Claire karikaturizatuegia egon da. Phil-ena nahiko agerikoa zirudien baina bukaeran bira kurioso bat eman diote; Jay-rena bikaina eta Gloriak une oso barregarriak utzi ditu. Kapitulu atsegina.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×04 – Devils You Know

 
Denboraldiko kontu nagusiekin ibili dira. Ward eta HYDRA aurkako operazioa hala-nola atera da eta ezusteko hainbat ondorio utzi ditu. Ezgizakiak hiltzen dituen horri segika ibili dira eta edonor izan daitekeenak tentsioa areagotu du. Eta Simmons-ekin gertatzen dena misterio hutsa. Baina dena akzioa eta tentsioa mantenduta. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Scandal – 05×05 – You Got Served

 
Presidenteari ikerketa hasi diote senatuan eta horren inguruan ibili dira. Oliviak bere irudia hobetu nahian (eta bere lankideak horretan lanean), Cyrus disfrutatzen eta, azkenean, bere lana berreskuratzen isiltasunaren truke. Nahiko arin konpondu dute dena, buelta handirik gabe eta oso sinple. Hainbat pertsonaia itzuli dira baina gutxi sakondu dute. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 06×05 – Backstabbers

 
Nikiri protagonismo pixkat emateko kontu nahiko behartu eta topikoa ekarri dute. Frank-ek ere egoera nahiko delikatua kudeatu izan behar du, baina kontu handirik gabe. Agian Danny izan da emozio pixkat izan duena bere kasuarekin. Dena nahiko arina eta sakontasunik gabea. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna