Telesailak

2015eko 50. asteko serieak

Serie batzuk bai, besteak geldialdian. Hemen asteak eman duena.
 

 

Major Crimes – 04×16 – Thick as Thieves

 
Kapituluko kasua pixkat korapilatsua eta trabatua izan da. Azkenean topikora joz baina, beno, txukun, momentu dibertigarriak utzi baititu. Hor erdian Marianaren hilketaren epaiketa egon da, Flint-ek momentu oso ona ematen eta Rusty-k dena aspergarri egiten. Nahiko pegotea egia esan honen inguruko dena. Kapitulu zuzena.
 

 

Fargo – 02×09 – The Castle

 
Ez dago hitzik kapitulu honen detailetxoak adierazteko. Liburuaren aitzakiarekin Freeman narratzaile dugu (pasaden denboraldiko protagonista) eta ikusle moduan sortzen zaizkigun duda eta galdera guztiak egiten ditu ironia eta adar jotze nahasketarekin. Kapituluan gertatutako denak sarraski handi batera eramaten gaitu, itxarotekoa zena, baina ufo-aren ukitu absurdo horrek oraindik handiagoa egin du dena: ezgaitasunak, burokraziaren absurdoak eta, batez ere, Peggyren soziopatia hori. Dena ikaragarria izan da, bizia eta, batez ere, narratiboki ederra. Kapitulu bikaina.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×10 – Maveth

 
Hor ibili dira HYDRAk sortutako korapiloekin bukatzen: batetik beste planetatik Izakia ekartzen, bestetik gazteluan zeukatena desegiten. Akzio asko, tiroak eta borrokak baina dena nahiko itxarongarria, ez da ezusteko handirik egon. Agerikoa zen planetan zegoen tipoa Izakia zela, Jemmak alde egin zuenean ikusi baitzen; eta azkenean Izakiak Ward-en gorpua hartuko zuela, antzezleari bizitza berri bat emanez beste pertsonaia batekin. Eta Coulsonen mendekua auskalo zer eragiten dion berari. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue Bloods – 06×10 – Flags of Our Fathers

 
Dena nahiko parternalista eta kontserbakorra. Gaztetxoarena hunkigarria izateko pentsatu dute baina dena nahiko topikoa eta oso ikusia. Frank eta bandera erretzearen kontua oso atzerakoia eta demagogikoa. Eta berrikusi behar izan duten kasua Danny eta Erinen artean, beno, salba daiteken gauza bakarra. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Modern Family – 07×09 – White Christmas

 
Gabonetako berezia. Bakoitzaren filia eta fobiekin ibili dira eta Andy eta Haley-rena birzuzendu dute. Onena beste serie eta filmeei egin dizkieten keinuak izan dira eta, oro har, nahiko arin joan da dena. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 05×10 – New Normal

 
CIAko satorraren kontuarekin jarraitu dute, txiklea gehiegi luzatua. Eta Quinn-en kontuarekin ere hor ibili dira, balizko atentauaren harira. Mugimendu asko, tentsioa ere, birak eta, azkenean, ezer ez dela gertatu dirudi. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna