Telesailak

2015eko 52. asteko serieak

Urtearen bukaerakin batera serie batek agur esaten digu eta gainontzekoak atseden hartzen. Hona laburpena laburra.
 

 

Homeland – 05×12 – A False Glimmer

 
Denboraldi bukaera. Atentatuarena nahiko arin eta errez konpondu dute eta hortik aurrera kapitulu guztia kontuak ixten joatea izan da: kazetariarena, satorrarena, Carrie bera eta Quinn. Beste barik, nahiko aurresangarria dena, baina behintzat azken eszena oso ona izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Major Crimes – 04×18 – Penalty Phase

 
Kapituluko kasuko tipoa burutik jota zegoen. Baina txarto txarto. Berez ez du izan misterio handirik, dena tipoaren menpe egon da, ea nor hilko ea zer egingo. Rustyrena, berriro ere, pegote handiegia iruditzen zait. Kapitulu ahazgarria.
 

Utzi erantzuna