Telesailak

2016ko 3. asteko serieak

Mid-season-ean, denboraldi berriak eta besteak jarraitzen. Hona asteak emandakoa.
 

 

Shameless (US) – 06×02 – #Abortion Rules

 
Liadak V-k eta Kev-ek jartzen dituzte, taberna eta auzokideekin. Frankek ere baina pixkat pasa dira. Gainontzeko Gallaghertarrak nahiko dentso ta dramatiko, batez ere Debbie eta Fionaren inguruan dagoena. Egia esan gauza asko errepikatuak edo behartuak dira eta badirudi dena gero eta kaotikoagoa egiten dutela. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Madam Secretary – 02×12 – The Middle Way

 
Kapitulu arruntago bat non beste herrialde batekin zerbait duten. Oso behartua bada ere, zeren akordio itxi bat edukitzetik erakutsi digutenera, salto handiak egon baitira. Eta paraleloan Idazkariak bere auzokideekin dituen arazoak. Bai bere laguntzailerena zein auzokideena oso dibertigarria izan da, Myanmarren gertatutakoa, pixkat pasotea. Kapitulu atsegina.
 

 

The Good Wife – 07×12 – Tracks

 
Halako kapituluak dira serie honen onena: bigarren pertsonaia bikainak eta etengabe korapilatzen diren kasuak. Baita Lockhart&Agos&Lee eta Alicia arteko azpijokoa egon da eta, azkenean, espero zena: itzultzea eskaini baina berak ezetz esatea. Eta azken eszena oso gogorra izan da. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 06×12 – Charlotte’s Web

 
Egin duten aldaketarekin zerbait helduagoa egin nahi izan dute baina erdibidean gelditzen da dena. Ez dakit oso ondo zer nahi duten saldu baina ezer argirik ez dagoenez interesa piztu baino aspertu egiten nau. Eta iradokitzen den apurra nahiko behartua da, ez dute istorioa nahiko garatzen zerbait ulertzeko. Kapitulu eskasa.
 

 

The 100 – 03×01 – Wanheda, Part One

 
Denboraldi hasera. Hiru hilabete ostean inguru jarri dira eta joko berriak aurkezten ibili dira. Batetik Clarke-n inguruan dagoen ehiza, Arkadiako kontu nagusia izan dena, eta dagoen gezurrezko bakea. Eta bestetik mundua akatu zuen ordenagailuaren inguruan dagoen gauza paranoiko arraro hori. Nahiko entretenigarria, kontu batzuk behartuak badira ere, eta arin joan da. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 06×13 – Stomping Grounds

 
Guztiak agertu dira egon diren hiru istorioetan. Frankek arazoak izan ditu erritaratu berri den polizia arrazista batekin, bere aitarekin tentsioren bat piztuz eta Erin heroiarena egiten. Danny bere lankidearen kasu batekin ibili da, nahiko topikoa dena. Eta Jaimmy gauza nahiko pegote batekin. Dena nahiko arina. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna