Telesailak

2016ko 22. asteko serieak

Udako sasoira itxaroten gaudela serie gutxi batzuk martxan daude. Hona asteak emandakoa.

Game of Thrones – 06×06 – Blood of My Blood

Guda bat egongo dela dirudien bakoitzean, azpijoko arraroren bat gertatzen da eta odol gabe gelditzen gara, oraingoan Great Sparrow-ak nahi zuena lortu du eta erregea kontrolatuko du. Horrek Jaime King’s Crossing-etik botatzea eraman du eta ahaztutako kontu batekin nahasera. Bestetik, Aryak aurpegirik gabekoei traizioa egin eta orain ikusiko zer gertatzen den; Sam bere etxera heldu eta bota dute; iparraldean osaba galdua agertu da momentu egokienean; eta Kalesheek berak konbentzitu ditu gudara joateko. Egia esan gauza asko gertatu dira baina dena nahiko planoa. Kapitulu zuzena.

12 Monkeys – 02×07 – Meltdown

Cassierekin erabili zuten beldur psikologikoa orain kapitulu osora eraman dute, basearen barruan gertatutakoa irudikatzeko. Cassie kontrolatuta sabotaje egin eta makinara pikutara joan da, ondorio latzekin. Baina Ramseyren semearena kontu zaharra denez, berriro ere ikustea nahiko errepikakorra da. Eta haurra denboraren linboan gelditu da The Whitnesrekin. Akzio asko, tentsioa asko baina pixkat behartua dena. Kapitulu zuzena.

Person of Interest – 05×09 – Sotto Voce

Boskotea bueltan da berriro Shaw eta Root arteko momentu tentso eta dramatikoaren ostean. Gainontzekoa aitzakia bat pertsonaia ezagunak itzultzeko eta Fusco eta Reese berradiskidetzeko eta, azken honi, egia kontatzeko. Akzio asko, tiroak, azpijokoak, trikimailuak eta bira asko azkenean Eliasek bere mendekua egiteko. Kapitulu zuzena.

Person of Interest – 05×10 – The Day the World Went Away

100. kapitulua. Eta seriaren bukaerara begira jarri dira atal ikaragarri batekin, Michael Emersonek kristolako antzezlana egina. Bera izan da protagonista, bai zenbakia izateagatik, bai hartu duen erabakigatik. Bidean Elias eta Root galdu ditugu intentsitatez eta momentu gordinez betetako kapituluan, istorioak lotuta eta bukaerara bideratuta. Makinak Rooten ahotsa aukeratu du eta, badirudi, Finchek gutun zuria emango diola Samaritani aurre egiteko. Kapitulu itzela.

Utzi erantzuna