Telesailak

2016ko 25. asteko serieak

Udako serieak hasten ari dira udaberrikoak bukatzen dauden bitartean, serie bati betirako agur esan ere. Hona asteak emandakoa.

Game of Thrones – 06×09 – Battle of the Bastards

Bi bataila nagusi izan ditugu. Batetik Mareen-en, Kalesheek nahiko arin konpondu duena bere dragoiak erabilita eta bere zaldunen laguntzarekin. Gainera Greyjoytarrekin akordioa lortu du itsasontziak edukitzeko emakume arteko negoziaketa batean. Bestetik Winterfeleko bataila handia izan dugu, Jon vs Ramsey, odol asko, epika asko eta tentsio asko. Azkenean Sansak dena konpontzeko Littlefingerren laguntzarekin. Eta Sansak bukaera gordin ta beldurgarri bat eman digu Ramseytaz mendekatuz. Kapitulu entretenigarria.

Ray Donovan – 04×01 – Girl With Guitar

Denboraldi hasiera. Ray berri bat erakutsi digute betiko biziotan jauzten dena. Alde horretatik bazirudien zerbait ezberdina izango genuela baina ez dirudi. Bestetik Micky bereak egiten beste arazo batean sartuta. Betiko planteamendua, betiko arazoak, gauzak zeuden bezala jarraitu eta istorio berriak sartu. Kapitulu zuzena.

12 Monkeys – 02×10 – Fatherland

Traizioak izan dira kapituluko gidalerroa. Oliviari egindako traizio bikoitza, Cassiek eta Ramseyk Colsoneri egindakoa, makina programatzen duenak alemanari. Saltsa horretan Oliviaren sorrera eta Lekukoari buruz gehiago jakin dugu eta tentsioa izan da nagusi. Batez ere bukaeran Baso Gorria hain gertu izanda. Kapitulu zuzena.

Major Crimes – 05×02 – N.S.F.W.

Kapituluko kasua nahiko iluna eta gogorra izan da. Mundu guztia gezurretan ibili da bere burua salbatzeko eta horrek istorioa jarraitzea zaildu du. Baina azkenean dena nahiko topikoa izan da eta ez dira asko zikindu. Buzz-en kontua talde-lanarekin zerikusia izango duela dirudi eta Rustyren kontuekin aspertzen jarraitzen naiz, baina, beno, eszena pare bat izan direnez ez du estropezu handirik egin. Kapitulu zuzena.

BrainDead – 01×02 – Playing Politics: Living Life in the Shadow of the Budget Showdown – A Critique

Dena oso arina da eta kritika politikoa eta inbasioak sortzen dituen egoera absurdoen nahaste horrek ukitu oso berezia ematen dio. Azpijokoak, joko zikina eta zentzugabekeriari, garun leherkariak eta Lauren-en bizitza nahasten dira. Oso dibertigarria eta entretenigarria dena. Kapitulu ona.

Person of Interest – 05×13 – Return 0

Seriaren bukaera. Makinak irabazi du baina bidean zer nolako tentsioa, drama eta gora-beherak izan ditugu. Kapitulu osoan Harold sakrifikatua izango zela zirudien eta, koherentziaz, John izan da, heriotza gozoa izan dena. Makinaren pertsonifikazioa nola erabili duten, bere dudak, denboraldi hasierako kapituluarekin lotura, seriaren itxiera berarekin dena lotuta, bikaina izan da. Ariketa narratibo eta antzezlan bikainak izan dira, seriari merezi zuen bukaera ederra emateko. Kapitulu ikaragarri bikaina.

Pretty Little Liars – 07×01 – Tick-Tock, Bitches

Denboraldi hasiera. Beno, bere martxan jarraitzen dute, amua botatzen eta gero lastoa eta bueltaka ibiltzen. 24 orduko epearena ondo egon da baina, tira, erditik maitasun kontuak zentzurik gabe sartzeak sinesgarritasuna kentzen dio. Hanna bahituta ta besteak hor dabiltza definitzen. Beti bezala jarraipen gutxi, salto asko eta kontu behartuak. Kapitulu zuzena.

Utzi erantzuna