Telesailak

2016ko 27. asteko serieak

Aste honetan serie hutxi izan dtugu. Hona laburpena.

Ray Donovan – 04×02 – Marisol

Ba boxeolariaren eta bere arrebaren kontu horrekin jarraitu dute, gora eta behera, Rayri sortzen dizkion arazoekin uztartuta. Baita Micky itzultzearen ondorioekin ibili dira, baina arin kendu dute gainetik. Baita ere beste bi anaien kontu batzuekin ibili dira baina nahiko lastoa egia esan. Dena nahiko motel eta interes gutxikoa. Kapitulu ahazgarria.

Pretty Little Liars – 07×03 – The Talented Mr. Rollins

Benetan? Hiru kapitulu denboraldi hasiera ikusi genuen puntura heltzeko eta kaka hau izan da? Kapitulu honetan lastoa jan dugu, maitasun kontuak direla, beraien artean gordetzen dituzten gauzak, etab. aspergarri bat, azkenean dena Aliren kontua izateko. Nahiko jasangaitza dena eta azkenean beti bueltaka gabiltzala dirudi. Kapitulu eskasa.

Dark Matter – 02×02 – Kill Them All

Horrela jarraitzen badute kapitulu bakoitzean jatorrizko pertsonai bat akatuko dute. Kapitulu osoa ihesaldia prestatzen eta burutzen pasa dute, pertsonaia berriak batu dira ontzira eta, batez ere, istorio gero eta konplexuagoa dirudi. Gero eta interes eta pertsonaia misteriotsu gehiago daude eta ez dakit istorio gehiegi ez diren ari nahasten. Kapitulu zuzena.

Utzi erantzuna