Telesailak

2016ko 29. asteko serieak

Udaberrikoak guztiz bukatu dira eta udakoak aurrera jarraitzen dute. Hona asteak emandakoa.

Ray Donovan – 04×04 – Federal Boobie Inspector

Istorio asko baina oso behartuak. Abbyren minbiziarena eta ematen ari diren buelta guztiak nahiko lastoak dira, baita Bunch-ren alabaren bataioarena eta gaztetxo boxeolariarena. Mickyrena ere hasieran pixkat aspergarria izan da baina Rayren beharrak direla eta interesgarria izan da. Baita ere Rayren kontua pixkat ezertarako izan da kapitulu honetan karaokearen kontua izan ezik. Kapitulu ahazgarria.

Major Crimes – 05×05 – Cashed Out

Egin duten kontakizuna narrazio-ariketa ederra izan da. Batetik nola kontatzen joan diren kasua; bestetik Julioren asmoekin nola uztartu duten. Eta nola joan diren gurekin eta gure aurreiritziekin jolasten. Kasu interesgarria, gertatu denaren jakin-minak engantzatzen zaitu eta istorio erakargarria izan da. Osagai guztiak eta nola azaldu dituzten egokiak izan dira eta indarra eman diote. Kapitulu handia.

12 Monkeys – 02×13 – Memory of Tomorrow

Denboraldi bukaera. Eta karta guztiak mahai gainean jarri dituzte jokoa aldatuta. Beren mitologiari fidelak izanik, dena lotu dute eta zentzua eman ere. Erritmoz eta bira askoz betetako kapitulu batean, guztiarekin jolastu dute Lekukoa Cassie eta Cole-n seme ez jaioa izateko eta denari buelta emateko. Gainera Madeleine Stowe bikaina izan dugu Gabonetako mamua bezala istorioa kontatzen. Kapitulu bikaina.

Pretty Little Liars – 07×05 – Along Comes Mary

Gauza asko gertatu dira baina horien arteko lotura edo kohesioa ez dago nondik hartu. Aspaldiko etsaiak, maitasun kontu nahasiak, ezkontza-proposamen behartu bat, mamuak eta istorio sinesgaitzak. Beti bezala baina dena josi gabe. Kapitulu eskasa.

Dark Matter – 02×04 – We Were Family

Denboraldi (eta serieko) kontuei begira 5ek gordeta zuen giltza gakoa dirudi, dena oso misteriotsua eta interesgarria. Baita ere ondo egon da Androidearena eta hor iradoki dutena. Hirurena bera hobeto ezagutzeko eta berarekin konektatzeko behar zuen baina pixka bat hotz gelditu da. Eta Sei berriro dago gurekin. Kapitulu zuzena.

Utzi erantzuna