Telesailak

2016ko 31. asteko serieak

Udako serieekin egunean jarraitu nuen, hona aste honen kronikatxoa.

Ray Donovan – 04×06 – Fish and Bird

Dena errusiarraren eta Mariaren bataioaren inguruan ibili da. Hor egon dira kontuak nahasten eta bueltaka, azkenean dena are zailago eta nahastuagoa uzteko. Abbyren minbiziarena eta Mariaren inguruan dagoen guztia nahiko motela eta aspergarria da; Ray egiten ibili dena nahiko lastoa azkenean txarrago bukatzeko. Ez diot erritmoa ezta interesa hartu, eta Ray eta Mickey arteko deiak askoz gehiago eman zezakeen. Kapitulu eskasa.

BrainDead – 01×06 – Notes Toward a Post-Reagan Theory of Party Alliance, Tribalist, and Loyalty: Past as Prologue

Hasiera brutala izan da, laburpen musikatuarekin eta Laurenetik inurriak kentzeko moduarekin. Eta horrek sortu dituen ondorioak, Garethekin batez ere, dena nahasia eta dibertigarria eginda. Gobernuaren kontuan orain CDCa dute jomuga eta momentu zentzugabeak utzi ditu. Espazioko kontu guztiak (distritoen itxura, musika, etab) saltsa eman diote istorio guztia are absurdoagoa izateko. Kapitulu ona.

Major Crimes – 05×07 – Moral Hazard

Kapitulu gris horietakoa, gaizkilearen arrazoiak ulergarriak direnean. Narrazioarekin ere oso ondo jokatu dute eta, horrela, istorioaren tentsioa eta interesa mantendu dute. Erdian sartu dituzten kontu pertsonalek ere ondo funtzionatu dute dena nahiko ondo borobilduz. Kapitulu ona.

Pretty Little Liars – 07×06 – Wanted: Dead or Alive

Benetan? Hain erraza izan da in fraganti harrapatzea hauek? Kapitulu osoa AD gauzak egiten ibili da hori lortzeko. Dena oso nahastua eta aurresangarria. Gainera ezkontzaren kontua hor erdian sartzea, supernemesiak hortik ibiltzea eta bat hiltzea eta lotu gabeko kontu guztiek dena alrebesten dute, interesa galduz. Kapitulu eskasa.

Dark Matter – 02×06 – We Should Have Seen This Coming

Berrietako baten istorioa ezagutu dugu, bere neba erreskatatzea eta galtzea barne. Buelta bat eman dugu, geunden bezala geratzeko, baina bizpahiru ideia interesgarri utzi dizkigute: gudarena, beren paperarena eta dauden fakzio ezberdinak. Baita ere beraien arteko harremanak konpontzen ibili dira, androidea bere papera berreskuratu du eta bukaeran 2k dudak utzi dizkigu. Kapitulu zuzena.

Utzi erantzuna