Kafepintxo

Koldo, ze ostia dira erretrobirus endogenoak? (III)

Pasaden astean tesiari buruz idatzi nuen, eta , eta jarraituko nuela esan nizuen. Gainera en spam-a egin ostean hortik era bisitak ditugu, kaixo DivĂșlgameko jendeari!
 
Azkenekoan ERV-familia ezberdinetan dauden elementuen kopurua aldakorra zela esan nizuen. Eta zergatia azaltzen saiatuko nintzela. Erretrobirus endogenoek bi mekanismo dituzte beren kopurua handitzeko: batean zelulatik ateratzen dira eta espermatozoide/obuluen aitzindaria den zelula berri bat infektatzen dute, honi berrinfekzioa deitzen zaio; eta bestean ez dira zelulatik ateratzen eta zelula berdinean beren kopia berri bat egiten dute, honi erretrotransposizioa deitzen zaio. Behiaren, zaldiaren, gizakiaren, txinpantzearen, saguaren, arratoiaren eta txakurraren erretrobirus endogenoak aztertu ostean (bai lan handia egin nuen, badakizue, bilbo ondokoak halakoak gara) berrinfekzioa mekanismo nagusia dela dirudi. Zer esan nahi duen honek? Ba, beno, ezer garrantzitsurik ez. Bakarrik hau guztia gertatzeko erretrobirus endogenoak diren bezala mantendu behar direla, eta dna-zaborra, birus jatorridun edo ostalariontzak kaltegarriak badira, zergatik mantentzen dira funtzionatzeko moduan? Putaidearik ez, baina galdera oso ona da.
 
Bestalde, honekin lotuta biharko utziko dudan kontu bat dago: noiz daude aktibo erretrobirus endogenoak? Eta kopiatzen direnean, non uzten dute bere kopia?
 

Utzi erantzuna