Telesailak

Helix, 1go denboraldia

Jatorrizko data: 2014/1/10 – 2014/3/28
 
13 kapitulu, Syfy katea.
 

 
Ea, artikoko base batean gaixotasun ezezegun baten infekzioa zabaldu dela eta CDCkoak hori aztertzera doazela abiapuntu duen serie bat moloia behar du izan. Gainera base hori entepresa bioteknologiko ia misteriotsu batek badarama, ezin du hutsik egin.
 
Momentu batzuetan eskuetatik joaten zaiela eta gehiegi flipatzen dutela, bai, baina telesailaren xarma hori da. Sortzen duten atmosfera itogarria da: artikoan galdua, elurrez inguratuta, basean isolatuta gelditzen dira. Gainera “onak” behar luketen pertsonaiek beren sekretuak eta alderdi ilunak dituzte. Tarte batzuetan luze egiten dela aitortzen dut, kontu batzuk lastoa besterik ez baitziren.
 
Hala ere, oro har, istorio bat kontatzen dute. Hasieran infekzio bat zena, arma biologikoa zela ikusten dugu, entepresa batek txantaia egiteko. Baina seriean interesgarriena azken enpresa hau eramaten duten pertsonak dira: hilezkorrak dira. Harrapazank! Kontu guztia horren inguruan. Eta baita Juliaren inguruan, Hiroshi bere aita izatea, dena egitea bere alaba hilezkor bilakatzeko, kulebroi galanta. Eta Sutton-etarren kontua ere, ufa, kulebroi handia.
 
Agian mire deformazio profesionalagatik benetan dena baina hobeto ikusi dut. Pixkat eskuzabalagoa izan naiz manipulazio genetikoa, birusak eta korporazio maltzurrak uztartzea nire bihotza alaitzen du.
 
Eta gainera badirudi 2. denboraldia izango dugula. Ze, zu, bukaera cliffhanger bikaina izan zen.
 

 
Nota: 8
 

Utzi erantzuna