Latest Posts

  • Kafepintxo

    Patxadaz dibulgatu, gustura egiteko

    Iraileko ekinokziorekin batera dibulgazio-denboraldiari hasiera ematen diot Edonolan. Egia da, udan kolon eta ondesteko minbiziari buruzko artikulu bat argitaratu zigutenez, aurten aurredenboraldia ere izan dugula. Eta ekinokzioa erabili ohi dut denboraldiaren aurreikuspen bat egiteko. Edo halako zerbait.

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Kolon eta ondesteko minbiziaren gene-oinarriak euskal populazioan

    Ohiturari jarraituz, eta oporretatik indartsu itzultzeko, bueltan nator argitaratu berri dugun zientzia-artikulu bat azaltzeko. Ohitura diot, zeren lehen egilea naizen zientzia-artikuluak beti azaltzen ditut txoko honetan. Gainera, gaia kolon eta ondesteko minbizia izanik eta bertoko populazioa aztertuta, ba zentzu guztia dauka gizarteratzea egindako lana. Nire ohiko estiloarekin.

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Determinismo genetikoaren aurka

    Ekainaren 17an dibulgazio-denboraldiari amaiera eman ohi diot, iraileko ekinokziora arte atseden hartzen baitut. Aurtengoa arraro samarra atera zait eta, beti bezala, nahiko nukeena baino gutxiago idatzi dut blogean, zorionez, beste plaza eta saltsa batzuetan egon bainaiz. Dibulgazio-denboraldi honetan gauza totxoei buruz modu totxoan idaztearekin esperimentatzea erabaki nuen, Xabier Landabidearen erronka…

  • Kafepintxo

    Esnatu zenean, gaixotasun infekziosoak hor jarraitzen zuten

    Ez dakigu zer gertatzen den azken aldi honetan gaixotasun infekziosoak lerroburuetan ditugula sarritan. Bi urte baino gehiago dira COVID19aren pandemian murgilduta gaudela (ohitu gara bai, baina oraindik hemen da), eta azken asteetan irakurri dugu detektatu direla jatorri ezezaguneko hepatitisak haurretan edota munduko hainbat lekutan tximino-baztanga kasuak.

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Gene-publizitatea

    Hainbat konpainiek gailuetan dugun jarduera zelatatzen dute publizitatea ahalik eta “pertsonalizatuena” izateko. Hots, nolakoak garen zehatz mehatz jakin nahi dute kontsumituko dugun zerbaiten publizitatea jartzeko, horrela mozkinak ahalik eta handienak izatea bermatzen baitute. Algoritmoek eta enparauek “genetika” hitza asko erabiltzen dudala ondorioztatu dutenez (zergatik izango ote da? 🤔), Twitterren gene-publizitatea agertzen…

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Kolon eta ondesteko minbizia hiru ikuspegi biologikotatik

    Beno, aspalditik dudan (lau hilabete t’erdi baino gehiago!) zor bat kitatzera noa. Zientzia-artikulu baten lehen egilea naizenetan egindako lana azaltzen dut, baina gauza bategatik edo besteagatik lan hau azaltzea atzeratzen joan naiz. Izan ere, beranduago argitaratu zen  hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko zientzia-artikulua lehenago azaldu nuen. Hau marka. Eskerrak kolon eta ondesteko…

  • Kafepintxo

    Eta dibulgaziorik egingo ez banu?

    Gaur 15 urte betetzen dira Edonola martxan jarri nuenetik. Urtero kontatzen dudan bezala, hasieran zeozer pertsonala zen, nire interesei eta harrikadei irtenbide bat izateko. Txoko txiki bat, asmo handirik gabekoa, zaletasun txiki bat. 8 urte baino gehiago dira genetikaren eta zientziaren dibulgaziora bideratu nuela. Hortaz, Edonolaren bizitza erdia baino gehiago…

  • Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

    Hesteetako hanturazko gaixotasunaren gene-oinarriak euskal populazioan

    Dakizuen bezala, lehen egilea naizen zientzia-artikulu bat argitaratzen denean egin duguna azaltzeko ohitura daukat. Egia da ere, oraindik halako azalpen-artikulu bat zor dizuedala, laster zor hori kitatzea espero dut. Edonola ere, gaurkoan argitaratu berri den artikulu bat azaltzen saiatuko naiz. Batez ere bertako populazioa aztertu dugulako eta horrek beti interesa pizten duelako.…

  • Kafepintxo

    Zientziak, jomugan

    Azken bi urteak estres proba bat izan dira maila, ertz eta arlo askotan. Pandemiak gure egitura guztiak jo ditu eta ditugun muga guztiak agerian utzi ditu. Horien artean zientziak eta bere egiteko moduak izan dira lehen lerroan jarri direnak. Periferian bizitzera ohituak, gauza arraroak egiten dituzten frikien talde bat bezala…