Telesailak

2016ko 5. asteko serieak

Erritmo motelean serieak badoaz aurrera. Hona asteak emandakoa
 

 

The Good Wife – 07×13 – Judged

 
Dena pixkat behartu dutela iruditzen zait Alicia bidegurutzean jartzeko. Lockhart-Agos-Lee-ra itzuliko da? Auskalo. Puntu horretara heltzeko bidea artifiziala iruditu zait baina egon diren azpijokoek eta birek interesa mantendu dute. Bestetik Dianek eraman duen kasua nahiko txukuna izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Madam Secretary – 02×13 – Invasive Species

 
MacCordtarrak izan dira gaur protagonistak, agian kapitulurik pertsonalena izan dena. Antzezle arteko momentuak, oso gogorrak batzuk, nahiko potenteak. Bestetik Nadine izan dugu zerbait ezberdina egiten, nahiko flojoa izan baitira laneko kontuak. Kapitulu zuzena.
 

 

Shameless (US) – 06×04 – Going Once, Going Twice

 
Buelta asko azkenean leku berean gelditzeko: etxerik gabe geldituko dira. Erdian gertatu dena, kreditua dela, dirua nondik atera eta besteak ezertan gelditu dira. Edo pintzeladak eman dituzte arazotik ateratzeko: bakoitzak bere aldetik. Ian suhiltzaile, Fiona bere maitale hiltzailearekin, Deb Frankekin tipo bat timatzera eta Carl bere negozioekin. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Pretty Little Liars – 06×14 – New Guys, New Lies

 
Ba betiko dinamikan sartu gara. A berri hori nor denari bueltaka, bestearen hiltzailea nor den, gezurrak norabide guztietan eta dena nahiko eskasa. Ez da batere sinesgarria ez gertatzen dena ezta antzezlana ere. Eta, euren arteko kontu txiki batzuk izan ezik, ez da ezer gertatu. Kapitulu ahazgarria.
 

 

The 100 – 03×03 – Ye Who Enter Here

 
Ba, beno, guda daukagu. Espero zitekeen bezala eta dena nahiko aurresangarria zen, batez ere azpijokoarena. Dena serieko dinamikan sartuta, bai, baina pixkat behartuta. Egia esan ustezko azpijoko, erdiakordio eta interes anitzekin mugitu da dena, nork nor traizionatuko itxaroten. Eta azkenean Izotzaren Nazioaren erreginari aurpegia jarri diogu. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna