Genetika, genomika ta beste - Kafepintxo

Euskaraldiarako genetika (128): Diseinu adimentsua

Badira bi hilabete Josu Lopez-Gazpiok erronka bat bota zidala. Konspirazio zentzugabeak botatzen dituen tipo batek esaten zituen ergelkerien harira izan zen hori. Ez dudanez pazientziarik zentzugabekeriak desegiteko eta halako jendea eta bere paranoiak sekulako nagitasuna ematen didatenez, ba ez nuen lokatz horretan sartu nahi. Baina buruan bai gelditu zitzaidala ea merezi duen halako diskurtso arriskutsuei aurre egitea edo hobea den entzungor egitea. Eta horrek orain dela urte asko entzun nuen hitzaldi bat gogorarazi zidan.

Biologiaren oinarri garrantzitsu bat eboluzioaren teoria da. Darwinek plazaratu zuenetik erresistentzia handiak izan ditu eboluzioak; eta izaten jarraitzen ditu. Erresistentziarik argiena, eta oldarkorrena, erlijio inguruetatik dator, kreazionismoa aldarrikatuta. Urteekin beren diskurtsoa moldatu behar izan dute, eboluzioaren sendotasunaren aurrean. Hortaz, aldaera bat sortu zuten, diseinu adimentsua deitzen dutena. Beren ustez, bizitzan ikusten ditugun organismoak, organoak eta gainontzekoak konplexuegiak dira zoriaren eta hautespenaren bidezko eboluzioak azaltzeko. Nolabait, esku ikusezin bat dagoela (zera, jainko bat) bizidunen moldapen horiek zuzentzen. AEBtan askotan saiatu dira hori eskoletara eramaten, esanez eztabaida zientifiko bat dela eta bi aldeen ideiak irakatsi behar direla. Baina, argi dago, ez dago eztabaida zientifikorik: eboluzioa zientzia da, bestea sineskeria.

Hitzaldi bateko galderen tartean gai hori atera zen. Espreski, ea neokreazionisteei aurre egin behar zitzaien edo kasurik ez egin, eskatzen duten eztabaida zientifikoaren harira. Erantzuna, nola ez, konplexua zen: entzungor egiten bada, arriskua da iritzi publikora heltzen den informazio bakarra eboluzioaren aurkakoa izatea; aurre egiten bazaie, beren sasiargudioak fanatismoan oinarritzen direnez, eztabaida iruzurti batean sartuta bukatzea, antizientifikoei nolabaiteko zilegitasuna ematea eta, gainera, bere burua eztabaidaren irabazletzat jotzea. Zeren ez da eztabaida garbi bat, bakarrik beraiek arrazoia dutela zabaldu nahi dute, ebidentzia guztien aurka.

Horrela, urteak daramatzat pentsatzen zer egin horren aurrean. Ziurrenik eboluzioa da sortu ditugun teorien artean sendoena. Urteak pasatzen dira, teknologia berriak asmatzen ditugu, milaka esperimentu berri egiten ditugu eta Darwinek irudikatutakoa, bere muinean, hor darrai. Bai, noski, ñabardurak jarri zaizkio, nola ez, baina pentsa Darwinek teoria plazaratu zuela geneak zer ziren jakin baino askoz lehenago. Orduan, zer egin dudan? Bada, ez erreakzionatu, defentsara ez jokatu. Kontrakoa egin: aurre hartu eta eboluzioaz hitz egin, nolabait nire agenda ezarri. Horrela hasi zen blog hau, ezta? Euskaraz genetikari buruz aritzeko, umezurtz zegon espazio hori betetzeko eta, horrela, antizientifikoek espazio hori bereganatzea ekiditeko.

Bizi dugun egoera lazgarriaren inguruan estrategia berdina erabili izan dut. Ergelkeriaren bat irakurtzen nuenean, zuzenean erreakzionatu ordez, horren aurreko txertoa eta pilula nolakoa izan behar zuen pentsatzen nuen. Ergelkeria aipatu gabe. Dakiguna kontatu, bere ertzekin eta mugekin, baina ez erreakzio moduan, baizik eta informazio moduan. Nolabait zarataren aurrean, zuzenean aurre egin beharrean, doinu politak sortu espazioa irabazteko. Gaien agenda ezarri zientziafoboak izan daitezen defentsiban jartzen direnak. Zintzotasunez, apaltasunez eta gertutasunez  gaiak kokatzea, eta gakok ematea, jendea ahalduntzeko.

Itxialdirako genetika sorta
Lehenengo txandaren hasiera
1) Birusak
2) Immunitate-sistema
3) Antigorputzak
4) SARS-CoV-2aren jatorria
5) Termozikladorea
6) Gene-marketina
7) Zoroa eta patxadaz, mesedez 
8) ACE2 hartzailea
9) SARS-CoV-2aren geneak
10) 150 gene-testu
11) Etxeko gene-lanak
12) RNA
13) Endorfinen genetika
14) SARS-CoV-2aren jatorria (II)
15) Birusei aurre egiten
16) Tuskegee deitutako amesgaiztoa
17) Urtaroko gripearen genetika
18) Eugenesia eta Darwinismo soziala 2.0
19) Laborategietako langileei, eskerrak
20) Ez da guda bat, auzolana da
21) COVID-19ari gene-sentikortasuna
22) Gripe-pandemien genetika
23) Genetika zientzia-fikzioko filmetan
24) Beldurraren genetika
25) Parte-hartzearen garrantzia
26) Erratuta nengoen eta erratuko naiz
27) (gene-)datuen gobernantza
28) Genomak berdefinitzen
29) Minbizien gene-bilduma erraldoia
30) Gaixotasunak sailkatzen
31) Pangolinak
32) Saguzarrak
33) Zitokinen ekaitza
34) Gainontzeko epidemiak (I) – GIB
35) Gainontzeko epidemiak (II) – Ebola
36) Gainontzeko epidemiak (III) – Kolera
37) Gainontzeko epidemiak (IV) – Herpesbirusak eta H. pylori
38) Gainontzeko epidemiak (V) – Patogenoak ez direnak
39) Gainontzeko epidemiak (VI) – Etortzear dauden epidemiak aurreikusten
40) Bizi-urteak kentzen dituzten mutazioak 
41) Birus erraldoiak
42) Jirafen lepoa
43) Hesteak minberak direnean
44) Eboluzioa bueltan da
45) Zama diren onurak
46) COVID-19a eta tripak
47) Gene-dibertsitatea
48) Bigarren olatuak
49) Sexu-kromosomak eta bizi-luzera
50) Gene-aholkulariak
51) Adituaren falazia
52) Bio zuk zeuk egin
53) Koronabirusen erretratua
54) Bizi(tz)a konplexua da
55) Etxabereak eta gu
56) Genometako guda-hotza
57) Kontserbazioa eta gene-aldaerak
58) Normaltasuna
59) Gaixotasunak eta sexua
60) Gene-dosia orekatzen
61) Gizakion adaptazio lokalak
62) Estigmak diren geneak
63) Zientzia-artikuluetan itota
64) Zientzian konfiantza
65) Gene-informazioaren balioa
66) Mikrobiomaren eragina immune-sisteman
67) Immune-sistema eraginkorrak SARS-CoV-2a antzematen
68) Zabor-posta zientzian
69) COVID-19ari buruz datuak partekatzen
70) Espezieen mugak
71) Genomaren zaindaria, gene-ediziorako oztopo
72) Gene-informazioa lagatzea
73) Birusak minbizien aurka
74) Egitasmo handien datuak erabiltzen
75) Gene biziak arrazakeriaren kontra
76) Sormena
77) Gene-lengoaia (I) – Hizkiak
78) Gene-lengoaia (II) – Patroiak ta egiturak
79) Gene-lengoaia (III) – Interpretazioa
80) Gene-lengoaia (IV) – Eboluzioa
81) Gene-lengoaia (eta V) – Etorkizuna
82) Omikak gaixotasun infekziosoak ikertzeko
83) Gene-arriskua erabiltzen
84) Geneen aktibitatea aurreikusten
85) Ezer ez da dirudiena
eta 86) Bizitza oso bat aurretik ikasten jarraitzeko
Lehenengo txandaren bukaera

Bigarren txandaren hasiera
87) Jakinpozaren alde, beti
88) Korodatuak
89) #Koropilulak
90) Dengea
91) Korodatuak (2)
92) #Koropilulak (2)
93) PCR
94) Korodatuak (3)
95) Genetikaren etorkizuna (1)
96) Koropilulak (3)
97) Gripearen zain
98) Genetikaren etorkizuna (2)
99) Koropilulak (4)
100) Pedagogia
101) Genetikaren etorkizuna (3)
102) Genetika telesailetan (5)
103) Genetikaren etorkizuna (4)
104) Hofstadteren legea
105) Genetikaren etorkizuna (5)
106) Kororen genomarekin olgetan
107) Genetikaren etorkizuna (6)
108) Nobel saria CRISPRaren asmatzaileei
109) Genetikaren etorkizuna (7)
110) COVID-19ari gene-sentikortasuna (2)
111) Genetikaren etorkizuna (8)
112) Gene-erregulazioa
113) Genetikaren etorkizuna (9)
114) Koro kontserbakorra
115) Genetikaren etorkizuna (10)
116) Zientziaren erantzuna COVID-19aren aurrean
117) Genetikaren etorkizuna (11)
118) Ezustekoen birusa
119) Genetikaren etorkizuna (12)
120) Genetika komunikatzen
121) Korodatuak (4)
122) Deus ex machina
123) Retroiak
124) Genetikaren etorkizuna (eta 13)
125) Geneak geneen baitan
126) DNAren soinua
127) Itsasoko gutiziak hobetzen