Kafepintxo

Filosofia urtua (III)

Gaur orain dela 40 urte Neil Armstrong-ek ilargia zapaldu zuen. Eta horren arira ametsetaz eta esfortzuaz arituko naiz.
 
Nahi izanez gero edozer lortu daiteke. Egia da baliabideak behar dira (dirua) baina irudimen eta esfortzu asko ere. Ilargira heltzeko irudimen asko bota izan behar zioten eta, zorionez, eskura baliabideak izan zituzten.
 
Nire ustez kriston irakasgai ona da ilargiaren kontua. Ilusio bat eta ilusio hori betetzeko behar zen guztia eskura jarri zen. Egia da lasterketa espazial eta guda hotzaren ondorio izan zela, baina, tira, ilargira heltzea helburu militar bat baino ilusio lortezin bat zen. Eta lortu zen.
 
Zer ikasi dugu guzti honetaz? Nahi izatea ahal izatea dela.
 

 
Udako abestiaren tontakeriaz aspertu naizenez, abestiak nire kasara jartzen hasiko naiz. Gaurkoan Mike Oldfield-en Moonlight shadow
 

 

Utzi erantzuna