Sukaldean

Solomoa goarnizio errearekin

solomoa_goarnizio_errearekin
 
Alde batetik goarnizioa prestatzen dut. Patatak, sukaldatzeko piper berdeak eta tipula zati luzetan (eta pixkat loditan) mozten ditut. Laberako erretilu batean jartzen ditut, olioa eta gatza botatzen dizkiet eta eskuarekin dena nahasten dut. Labean sartzen ditut topera (250ÂșC) eta biguin dauden arte labean ditut, tarteka nahasiz, alde bat ez erretzeko eta bestea gordin gelditzeko.
 
Behin goarnizioa eginda dagoela, labea amatatzen dut eta bertan usten dut. Horrela solomoa egiten dudan bitartean ez da hozten. Solomoa (freskoa edo adobatua) egiteko, zartagin bat ondo berotu (olioagaz edo olio barik, norberaren gustora) eta solomoa egin.
 
Aurkezteko solomoari goarnizio errea gehitzen diot.
 

 
On egin.
 

Utzi erantzuna