Sukaldean

Bizkotxoa

bizkotxoa_0
 
Bizkotxoa egiteko, ontzi batean hiru arrultz jartzen ditut eta hagatxo batekin irabiatzen ditut. Gero, limoizko jogurt bat gehitzen diot eta nahasten dut. Jogurraren ontzia erabiliz, banan-banan eta bakoitza gehitzen dudanean hagatxoagaz irabiatuz, jogur-ontzi erdi olio, bi jogur-ontzi azukre, legami paketetxo bat eta hiruzplau jogur-ontzi irin gehitzen dizkiot. Behin orea egina dagoela, olioz igurtzitako molde batean jartzen dut eta labean sartzen dut 45 bat minutuz 170ÂșC-tara. Normalean labea iada berotuta daukat sartzerako orduan (orea egiten jartzen naizenean labea berotzen jartzen dut).
 

 
Norentzat egiten dudanaren arabera, bizkotxoa txokolatez betetzen dut. Horretarako, maria bainuan estaldurarako txokolatea urtzen dut, egurrezko goilara batekin lagunduta, gero margarina gehitzen diot dena ondo nahastuz, eta pixkanaka esnegaina (harrotzeko) gehitzen diot, ondo nahastu arte baina ez oso urtsua utziz. Azkenik azukre-hautsa gehitzen diot, nahastu eta eginda. Behin bizkotxoa eta txokolatea hotz daudela, bizkotxoa erditik mozten dut eta txokolatea jartzen diot.
 

Utzi erantzuna