Telesailak

2013ko 23. astea

Udako seriekin darraigu. Hona hemen laburpentxoa:
 

 

Falling Skies – 03×03 – Badlands

 
Pasaden astean denboraldi honetan akzio gehiago zegoela eta momentu gatzgabe gutxiago zeudela esan nuen. Arinegi idatzi nuen azken hori. Kapitulu hau nahiko gatzgabea izan da. Interesgarria izan den gauza bakarra EEBB-ko presidentea hortik bizirik dagoela izan da eta azkenengo eszena Charlestone erasotua izango dela ikusten denean. Eta, bai, alaba berriak beldur pilo ematen du.
 

 

Defiance – 01×09 – If I Ever Leave This World Alive

 
Beno, izurrite bat jartzen dute pixkat dena hankaz gora jartzeko eta hainbat kontu azaltzeko/argitzeko. Hala ere pixkat behartuta ikusi dut kontua eta hainbat kontu argitzen badira ere, nora doazen ez dago argi. Pixkat trantsizio atala irudi zait.
 

 

Major Crimes – 02×02 – False Pretenses

 
Provenza eta Flynt putoamoak dira eta kapitulu honetan euren ikutuak oso ondo egon dira. Kasua buruzbeste faltsu batean hasten da eta ikerketak aurrera egiten duen heinean kontua interesgarri jartzen da. Bestalde Rusty-ren aurkako mehatxua denboraldiko gidalerroa izango dela dirudi.
 

 

Warehouse 13 – 04×17 – What Matters Most

 
Hiru istorio, Myka eta Pete komunitate pribatu bateko hilketa misteriotsuak aztertzen, Claudia eta Artie gaztetxo bat erreskatatzen eta Jinks eta tipa berria biltegia konpontzen. Guztiak ondo, entretenigarriak eta bere umore puntuekin. Hala ere bukaera pixkat harraroa izan da gaztetxoaren kontuarekin.
 

 

Pretty Little Liars – 04×02 – Turn of the Shoe

 
Auzo-lotsa eta antzezlan tamalgarrien artean zentzugabeko istorio hau aurrera darrai. Guztiz adiktiboa. Allison bizirik ote dago? Bere ama guztiz burutik jota dago? Zer gertatuko beren bizitzekin? Eta maitasun kontuekin? Non dago Monaren karabana? Eta horrela dena.
 

Utzi erantzuna