Telesailak

2013ko 24. astea

Serie ezberdinek erritmoa hartu dute. Hona laburpena.
 

 

Falling Skies – 03×04 – At All Costs

 
Charleston-i eraso bat zirudiena beste alienekin duten aliantzaren alde onaren erakustaldi batean gelditzen da. Horrela EEBB presidentearekin harremanetan jartzen dira, bisitan joaten dira, horrek hainbat ondorioekin eta arazoak alienarekin. Behintzat alien hori nondik atera den ezagutzen dugu. Charlostenen Matt-i guztiz joaten zaio eta daukan inplanteak kontrolatzen du eta bere xator lanarekin jarraitzen du. Eta bai, Mason txikia, haur hori, ez da gizakia. Horrek zer esana ekarriko du. Laburbilduz, arku berriak zabaldu dira, ea nola ixten dituzten.
 

 

Defiance – 01×10 – The Bride Wore Black

 
Kapitulu harraroa. Flashback askorekin ez-hain-interesgarria den kontu batekin. Egia esan ona izan duen bakarra alkate ohia benetan extralurtarra dela jakitea izan da. Eta beste bien ezkontza azkenean burutu da. Datu gutxi batzuk interesekoak, gainontzekoa lastoa.
 

 

Major Crimes – 02×03 – Under the Influence

 
Pixkat leloa izan zitekeen kapitulua kapitulu gogorra izaten bukatu du. Humorea, humore beltza eta momentu gogorrak nahasten bikainak jarraitzen izaten dute. Taorekin egon den tipoak bere ikutuak eman dizkio eta Rusty-rekin izan duen elkarrekintza probetzuzkoa. Gainontzekoak, beti bezala, maila bikainean, grisen mundu horretan ibiltzen.
 

 

Warehouse 13 – 04×18 – Lost & Found

 
Denboraldiaren bigarren zati honetan daramaten gida-lerro nagusiarekin guztiz lotutako kapitulua. Bai Artie, Myka eta Pete jarraitzen duten artefaktuarekin lotuta, bai Claudia eta Jinks-ek Biltegian jasotzen dutena (tipa berria non sartu den ez dakigu). Badirudi lerro nagusi hau argitu dela baina ondorioak lazgarriak izan dira: Claudia brontzeatu dute. Zer gertatuko ote da? Auskalo…
 

 

Pretty Little Liars – 04×03 – Cat’s Cradle

 
Kapitulua berak interes askorik sortu ez didanez, betiko bueltak eta auzolotsa momentuak, Aryaren neba non dagoen ezin izan dut burutik kendu. Gainontzekoa, betikoa, gauza asko nahasten eta alrebesten, baina, beno, hori da serie honen xarma. Gauza garrantzitsurik ez da pasa, beno, ezer esangarririk. Arkuaren erdian gaudenez, laister zeozer jakingo dugu.
 

Utzi erantzuna