Kafepintxo

2014ko 4. asteko serieak

Serie batzuk bere denboraldian aurrera doazen bitartean beste batzuk agertu eta desagertu dabiltza mid-season-a dela eta. Hona astekoa.
 

 

Shameless (US) – 04×02 – My Oldest Daughter

 
Aurrekoan denboraldiko kontuak aurkeztu ostean kapituluan gai horiek jorratzen jarraitu dute. Alde batetik Lip unibertsitatera moldatzen daukagu, ondo, zuzena, antzinako eskemak apurtuta egoera berriari moldatu behar. Bestetik Frank daukagu bere gibelak gehiago ezin emanda, Carl-ek donatzaile baten bila. Baita Veronica dugu, bere haurdunaldia sorpresekin etorrita eta Kev taberna lortuta. Debbirenak nahiko hotz uzten nau. Eta azkenik Fiona daukagu bere bizitza berri horri helduz antzinako arazoekin. Hala ere gertatutako zeozerk zersana emango du. Eta bukaeran Frank-ek beste alaba bat duela esateak kriston cliffhanger-a izan da.
 

 

The Following – 02×01 – Resurrection

 
Denboraldiko lehen kapitulua. Aurreko denboraldia Hardy-ren etxean bukatzen zuen guztioi dudarekin utziz eta kapituluko lehen momentuetan ebazten dute: Claire hiltzen dute eta Hardy zaurituta. Eta listo, urtebete geroago jartzen gara, gertakari guztien aurteurrean. Bai, joko aldaketa dago, pertsonai berri asko, imaginatzen genuen bezala Carroll bizirik dago eta orain sekta berri bat dugu, biki zoro batzuk buru dutela. Aurkezpen bat izan da, odol askorekin, eta gakoak izan daitezkenak jarri dizkigute. Batez ere Hardy-k FBIarekin lan egiteko gogo eza.
 

 

Castle – 06×13 – Limelight

 
Gaurkoa Hanna Montana eta antzekoen parodia txikia izan da eta aitzakia bat Alexis-i protagonismo pixkat gehiago emateko. Castle-i buruzko txutxumutxuak oso dibertigarriak izan dira, batez ere Beckett-i zirikatzeko. Gainontzekoa ondo, zuzena, kapitulu atsegin bat, irria uzten dizuten horietakoa.
 

 

Revenge – 03×13 – Hatred

 
Ze arraio izan da bukaeran pasa dena? Beno, egia esan, ze arraio da orain Emily-k halako hutsuneak izatea? Nahiko zur eta lur utzi nau. Gainontzekoa, ba itxarotakoa, Emily-k Danny-ren bizitza suntsitzen jarraitzen du, Nikoren kontua (oso behartuta) txarto bukatuko du eta Conrad bere mendeku partikularrekin jarraitzen du. Gainera Victoria-k bere momentu gordina izan du Patrick-i dena kontatzen (baina ez dakit egia den) eta Jack gixajoa, beti bezala, ez daki non sartzen den. Guztia bere betiko mailan.
 

 

Modern Family – 05×13 – Three Dinner

 
Ondo egon da, azkenaldian hartzen dabiltza itxura serioago horretan. Baditu bere umore puntuak, noski, baina kontuak gero eta sakonagoak direla dirudite. Haley-rena agian serioena izan da, baina oso samurra. Jay-rena pixkat auzo lotsa ematekoa bukaera, baina, beno, irriak ateratzekoak. Eta Mitch eta Cam-ena agian ohikoena, dibertigarria eta bukaera, tira, itxarotekoa zen. Kapitulu zuzena, oro har.
 

 

Revolution (2012) – 02×12 – Captain Trips

 
Beno, badirudi dena hankaz gora utzi nahi dutela. Ikusiko nola kudeatzen duten. Aaron-ena nahiko arin egin dute, edo altxorra bilatzen jarraitzen du edo nanozitoek bere emaztea eta bera hilko dituzte. Neville-ena, joan eta etorri asko azkenean bere emaztearen eta beraren azpijokoa agerian uzteko. Eta, beno, flashback-ak itzuli dira bi hauen hastapenak kontatzeko. Azkenik gainontzekoak ditugu, Mexikotik itzuli ostean (muga ze errez pasa duten, zu!) herrixkako tifusaren kontura gehitu dira. Beno, beste bidezidor bat Patriotak zein gaiztoak diren erakusteko eta bukaeran ustezko cliffhanger batekin uzteko. Egia esan pixkat eskasa izan da dena.
 

 

Pretty Little Liars – 04×16 – Close Encounters

 
Dramoiak edonondik, dena txarto eta negarrak dira nagusi. Jasangaitza benetan. Eta Allison-en itzulera hori? Beno, beno, baina hau ze broma da? Harreman eteteak, lagun arteko liskarrak eta aitzakia txarrez ez hitz egiteagatik. Dena nahiko kaknahastuta eta gauza asko sinesgaitzak. Bai, beti bezala, baina kapitulu honetan pasa dira.
 

 

Ravenswood – 01×08 – I’ll Sleep When I’m Dead

 
Hauek bere rollo txarrarekin jarraitzen dute, gauza guztiei ikutu misteriotsu eta beldurgarria jarrita. Remy-n zentratua, bere ametsgaizto kontu horiekin, belea den tipoa txikitatik hor izan duela ikusi da. Mirandak kanposantutik irten daitekenez edonon dago, bere kontu txungoekin ere, eta baita Remy-ren ametsetan sartzeko gai da. Eta Olivia bere aldetik ibili da, bueltaka kapitulu osoan, bukaeran gainontzekoak genekienaz jabatzeko. Serie honetan kontu gehiago zabaltzen eta misterioak gehitzen badoaz, azkenean ez gara ezertaz jabetuko.
 

 

Community – 05×05 – Geothermal Escapism

 
Troy-ren azken kapitulua izan da eta tipo hauek bikainak dira irri eta malkoekin ikuslea uzten. Troy-ri agurtzeko Abed-ek joku bar martxan jartzen du, paintboll episidio mitikoen bertsio berri bat hasiz. Dena Abed ez delako gay Troy-ri agur esateko. Oso dibertigarria, Britta bere sasipsikologiarekin beraien atzetik joanda eta mundu guztia irabazi nahian. Eta bukaera, oso xamurra, baina dibertigarria aldi berean. Community bere onenean.
 

 

Parenthood – 05×14 – You’ve Got Mold

 
Azkenean denak gurasoen etxera itzultzen dira. Bukaerako eszena metafora bikaina da. Zeek-ek Camille etxea saltzea onartzen duenean, dena aitortu ostean, Camille zoriontsua izan ahal izateko, seme-alabak itzultzen zaizkie. Alde batetik Crosby, kapituluko momenturik dibertigarrienak eman dizkigunak bere etxeak lizuna duelako; Crobsy ta Jasmine motelean ikustea, alde batetik bestera, oso momentu onak eman ditu. Bestetik Julia bukaeran joaten zaie Joel etxetik joan ostean. Momenturik gordinenak bikote honek eman ditu, batez ere bere seme-alabei esaterakoan. Adam eta Cristine, beren korapilo berria hasteko, Max-ek eskolan dituen arazoak medio, eskola bat hastea erabakitzen dute. Kapituluan beraiei gertatutakoa hori bideratzeko izan da. Eta azkenik Sarah, argazkiak ateratzen, Hank-ekin gora eta behera. Egia esan Lauren Grahalm eta Ray Romanok kriston kimika dutela eta hori nabaritzen da bere pertsonaietan, benetan momentu bikainak ematen dituztela. Bai, kapitulu ona, gustora ikusten den horietakoa.
 

Utzi erantzuna