Telesailak

2014ko 8. asteko serieak

Mid-season eta joku olinpikoen artean kontu gutxi izan dugu aste honetan eta ahaztu egin zait errepasotxoa argitaratzea.
 

 

Shameless (US) – 04×06 – Iron City

 
Seriea draman guztiz sartuta dago, kontu dibertigarriagoak guztiz alde batera utzita. Liam-en gaindosia dela eta Fiona gartzela izan dugu (prozesua bere krudeltasunean erakutsiz) eta Lip familiarekin zer egin erabitzen. Frank bere azkenengoa izan daitekenerako prestatzen dabil, eta horrek ere momentu oso txungoak utzi ditu. Gainontzekoa guzti honen inguruan ibili da. Pixkat apartekoena Sheilarena izan da, ez dakit serietik ateratzeko edo erreserban izango dituen abenturak erakutsiko ote dizkiguten.
 

 

Castle – 06×15 – Smells Like Teen Spirit

 
Kapitulu oso dibertigarria. Carrie-rekin konparaketak egiten azkenean diru eta lapurketa kontu bat besterik ez zena. Nerabe giroan jartzea horrela Castle eta Beckett-ek bere institutu garaiak gogoratzeko egokia izan da. Oro har kapitulua eta bere kasua interesgarriak izan dira, misterio ikutuak edukita, gero azaltzeko errezak zirenak (baina duda utzita), guztia batera, kapitulu on bat utzi digu.
 

 

The Following – 02×05 – Reflection

 
Nahiko aspergarria iruditu zait kapitulua egia esan. Ezer berririk ez. Hasieran odol gutxi egon da baina gero odola, tiroak eta hildakoak edonondik izan ditugu. Baina ez da oso deigarria edo garrantzitsua izan. Joe zena izatera itzuli da baina Lily horrek nahi duena ez dut batere argi. Gainontzekoa karikatura hutsa zirudien, bai bikiena zein FBI bera. Ez, ez da kapitulu ona izan.
 

 

Pretty Little Liars – 04×20 – Free Fall

 
Azkenaldian nahiko Spencerzentrikoak eta Ariazentrikoak direla iruditzen zait, bata pilulekin dituen arazoak (eta ondorioak) direla, bestea Ezra-ren kontu guztiarekin. Tipo honena orain guztiz zorotu nau, A ez dela dirudi, baizik eta istorioko beste zoro bat, Allison-i buruzko liburu bat idazten zebilena (Ezra eta Aria arteko eszena, dramatikoa beharko zuena, auzo lotsakoa izan da). Beste biak pixkat konpartsa bezala ibili dira, kontu handirik gabe. Egia esan kapituluak ez du askorako eman, betiko kontuekin bueltaka dabiltza.
 

Utzi erantzuna