Telesailak

2014ko 10. asteko serieak

Aste honetan bai, serie gutziak itzuli dira, horietako hainbat bere denboraldi bukaerara zuzenduta. Hona errepasoa.
 

 

Castle – 06×17 – In the Belly of the Beast

 
Ezohiko atal bat iruditu zait. Ez dago kasurik, Becket-en zentratzen da, txarto ateratzen den kontu baten ondorioz eta bukaeran bere amaren kontuarekin lotzen da. Denboraldi ezberdinetan agertu den kontu hori berriro ere agertzen da. Eta, beno, dena Castle eta Beckett-en arteko maitasuna goraipatuz, pixkat goxoegia gelditu zaiena. Eztakit, ez zait kapitulu on bat iruditu.
 

 

The Following – 02×07 – Sacrifice

 
Badirudi seriea bitan zatitu dutela: Joe bere sekta berreraikitzea eta Lily-ren mendekua. Lehenengoan Joe beste sekta batera doa eta han nahiko burutik jota daude. Errez manipula zitzakela uste zuen baina ez du erreza izango, bai buruzagia zein honen emazteagatik. Bera baino pitzatuagoak daude. Beste kontuan, bah, kapituly osoan Ryan-en iloba hilko zutelakoan eta azkenean Mike-n aita da hiltzen den bakarra. Lasto eta zoro asko kapitulu honetan.
 

 

Pretty Little Liars – 04×22 – Cover For Me

 
A Alisonen ama izan daitekela serie osoan zentzu gehien izan duena da. Kapituluak izan duen kontu interegarri bakarra, gainontzekoa lastoa eta inora ez doana. Batak bihotza apurtuta hortik tontearena egiten; bestea bere adikzio eta aitzinean egindakoekin; eta beste biak ez dakigula zer egiten duten. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Person of Interest – 03×16 – RAM

 
Kapitulu arraroa baina egin duten jokoa oso interesgarria. 2010an kokatu gaituzte, Finch-ek Reese hartu baino lehenago zuen tipoa ageri zaigu eta Reese CIArentz lan egiten bere kide-ohiarekin. Dena makina aztertu duen tipo baten inguruan, printzipioz bestelakorik ez duena. Betikoa ikusi dugu baina modu ezberdinean, aurreko tipoak Finch-i traizioa egin eta guzti. Eta bukaeran orainaldian jartzen gara eta Root makina aztertu zuen tipoari makinaren partetik misio bat jarrita. Auskalo nora eraman nahi gaituzten.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×14 – T.A.H.I.T.I.

 
Skye bizirik mantentzeko aitzakiarekin Coulson-en heriotzatik bueltan sakondu dute. Emaitza arraroa utzita. Serie honetan dena gero eta nahastuagoa da. Akzio asko egon da, bai, tiroak, tentsioa eta nahi duzuen guztia, baina azpiko korapiloak gero eta korapilatuagoak daude. Ze ostia zen botika magikoa ateratzen zen izaki hori? Eta gainera bukaeran beste gaizto berri bat agertzen zaigu hortik. Eztakit, dena oso korapilatsua eta nahastua da.
 

 

Modern Family – 05×16 – Spring-A-Ding-Fling

 
Kapituluak bere momentuak izan ditu, batez ere Mitch-ekin eta Phil-ekin. Lily-k grazia egin behar zuen baina, ah, pixkat kargantea izan da. Gainontzekoak normal, baina dantzaldiarena, eztakit, joko gehiago eman zezakeen. Claire gainantzeztua zegoen. Kapitulu ahazgarri bat.
 

 

Revolution (2012) – 02×15 – Dreamcatcher

 
Aaron-en zentratua egon da kapitulu osoa. Bere buruan zehatzak izateko. Matrix-en antzeko zeozer, eurak esan duten bezala. Halako simulazioak edo ametsak serie askotan erabili dira eta ez da bestelako ezustekorik egon. Aitzakia bat izan da hildako pertsonaiak itzultzeko edo beste batzuk modu dibertigarrian ikusteko. Utzi duen gauza bakarra nanozitoak konpontzea eta hauek plan bat dutela argitzea izan da. Gainontzeko inora ez doan ariketa entretenigarri bat.
 

 

Community – 05×08 – App Development and Condiments

 
Jeff eta Shirley arteko guda aitzakia moduan hartuta kriston distopia irudikatu dute. Klasikoen oinarriak hartuta (1984, Brave New World, etab) sare sozialei kriston kritika bortitza egiten dute. Paintball-en kapituluaren antzekoa baina kritika zorrotzez betea. Kapitulu bikain bat.
 

 

Scandal – 03×12 – We Do Not Touch the First Ladies

 
Maitasun kontu ezberdinen artean kontu interesgarriren bat eta egi borobil bat, Huck-ek Oliviari esaten diona. Gainontzekoa, betikoa, azpijokoak (gero eta gehiago), ezinezko harremanak, harreman zailak, espiak eta, beti bezala, bukaera deigarri batekin. Entretenigarria izan da behintzat.
 

 

Parenthood – 05×16 – The Enchanting Mr. Knight

 
Kapitulu ona, naturala, hartu duten dinamika hurbil horrekin, baina bukaerak apurtzen du. Neba-arreba bakoitza bere kontuekin, egi borobilak esanez Camille-k bere semari eta Hank-ek Sarah-ri, eguneroko isotorioak kontatzen. Gainera pertsonai oso erakargarri bat sartu duten Kristine eta Adam-en bizitzan, jokua eman dezakena. Pixkat soberan egon dena Sarah-ren semeena eta Juliaren kontuak izan dira, oso behartuak denak.
 

 

Blue Bloods – 04×16 – Insult to Injury

 
Kapitulu atsegina izan da, kontu handirik gabekoa. Danny-k kasu ezberdin bat izan du, telefonoaren bestalde neska baten kasua eramanda; Frank bere polizia lanak utzi eta aitite papera jokatu du; eta Jaimi-k bere lanean gora egin nahi duela argi utzi du. Entretenigarria izan da, kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna