Telesailak

2014ko 11. asteko serieak

Topera gauden asteetan gaude, baina serieak denboraldi bukaerara heltzen ari dira. ona asteko laburpena.
 

 

Shameless (US) – 04×08 – Hope Springs Paternal

 
Kapituluan zehar gauzak eta harremanak kakazten joan dira, baina bukaeran pixkat korapiloak askatzen hasi dira. Muina Fiona izan da, etxean gelditu behar hori eta Lip-ekin dituen hikamikak. Gainontzekoa pixkat lastoa iruditu zait, batez ere Vanessa eta Kevin-en ingurukoak. Ian-en itzulerak nahiko hotz utzi nau, bere bizitza eta mutileguna dela, betikoa izan da. Eta Frank-ena, momentu on bakarra eskolara joan denean eta bere diskurtsoa bota duenean. Kapitulu zuzena baina beste barik.
 

 

The Good Wife – 05×13 – Parallel Construction, Bitches

 
Geldialdiaren ostean itzuli dira Alicia eta gainontzekoak, kapitulu bikain batekin. NSAko entzuleekin batera (kriston puntu komikoa eta surrealista jartzen diona) eta Bishop eta bere abokatu pertsonalarekin. Denboraldiko korapiloa jarraitzeaz gain, kapituluko kasua ondo eraman dute eta LGrekin duten gudan ez dute asko sakondu. Bai, kapitulu ederra.
 

 

The Following – 02×08 – The Messenger

 
Behingoagatik kapitulu interesgarri bat. Lily desagertuta, alde batetik Joe sektaren kontrola hartzen eta bestetik Ryan Joe bilatzen. Joek nola manipulatu duen Micah oso ondo egon da (Jack Webber-ek bikain egiten du zoroarena) eta badirudi bere kontuetara itzuliko dela. Ryan-ek FBIaren laguntza jasotzen du, Joe-ren irakaslearekin bereak ditu eta Ryan-ek azken urtean jasotako kontu bat erakusten digute. Badirudi interes pixkat hartu duela kontuak.
 

 

Revenge – 03×14 – Payback

 
Ala porai! Festa! Baina hau ze adar jotze da? Kulebroi bat izateak ez du dena justifikatzen eta bukaera horrekin pikutara joan daitezke. Conrad-en lehen emaztea, ez genuena ezertarako ezagutzen Jack-en ama? Bai zera! Gainontzekoa ia ez dit axola kakapilo horren ostean. Bai, badirudi Emilyk burua galtzen doala, Aiden eta Nikoren kontua itxita utzi dute, gauza bera Patrick-en aitarekin eta Conrad bere azpijokoekin jarraitzen du. Baina, bah, dena pikutara
 

 

Pretty Little Liars – 04×23 – Unbridled

 
Serie honetan pertsonaiak sartzeko eta irtetzeko duten erreztasuna ikaragarria da. Eta X ordu lehenago erabiltzearen trikimailua, kakapilo hori izateko, aspergarria. Korapilo nagusian zeozer aurreratu bada ere, bidezidor batzuetan hor ibili dira, oraindik kontuak itxi gabe. Baina beno, Allisonen amaren kontua, Spencer-ek egindakoak eta bukaera tranpati horrek interes pixkat izan du. Gainontzekoa, betiko kakapiloa. Eta etengabe errepikatzen diren kontuak. Beste kapitulu ahazgarri bat.
 

 

Modern Family – 05×17 – Other People’s Children.

 
Beno, ez dut esango txarra izan denik, baina, tira ez da beste munduko ezer izan. Lau argien kontua pixkat behartua izan da, topikoz betea, nahiko hotz utzi nau, kapitulu bukaerako eszena izan ezik, kontu horrekin onena. Lily dosi handitan aspertzen nau, jantziaren kontuarekin ez dute asmatu. Jay-rena eta, batez ere, Phil-ena bai izan direla onak. Lehena istorio hurbila izan delako eta bigarrena xarmarekin. Ez da kapitulu konsistentea izan, egia esan.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×15 – Yes Men

 
Kapitulua atsegina izan da. Asgard horrekin sagu eta katu jokoa entretenigarria izan eta beren burua karikaturizatzeko balio izan du. Efektuak pixkat kutreak baina b-serie kutsu horrek bere xarma izan du. Pertsonaien arteko dinamika nahiko ondo ere. Eta bukaerako bi eszenak nahiko harrigarriak izan dira. Bai, ikusten uzten den horietakoa.
 

 

Revolution (2012) – 02×16 – Exposition Boulevard

 
Tiroak, burrukak, rollotxarrak eta ihesaldiak itzuli dira. Patriotak gero eta beldurgarriagoak dira, soldaduak programatzen eta gure heroien arteko liskarrak itzultzen dira. Patrioten sorrera nolakoa izan zen (estatu kolpe bat) azkenean azaltzea ondo egon da. Gainontzekoa betiko kontuak, nahiko ziklikoa dena. Eta Aaron eta bere emaztearen kontua, nola esan, bukaera cliffhanger bat baino, zientzia fikzioan oso ikusia dagoen zeozer da.
 

 

Community – 05×09 – VCR Maintenance and Educational Publishing

 
Hauek bere martxan jarraitzen dute kapitulu on batekin. Alde batetik Annie eta Abed Troy faltan dutela hutsune hori nola beteko eztabaidatzen. Bestetik gainontzekoak liburuekin trafikatzen. Biak bikainak, surrealistak eta azidoak. Eta bukaerako gag-a ikaragarri ona.
 

 

Scandal – 03×13 – No Sun on the Horizon

 
Presidentea hautatzeko kanpainan sartuak, presidenteordeak egia esango ote zuen ala ez bueltaka ibili dira kapituluan zehar. Eta horrekin lotuta bai James, zein David, zein Oliviak nola ikusten duten. Eta zer esanik ez Jake – Olivia – Fitz triangulua, beti bezala, Oliviak presidentea aukeratzen du. Eta bukeran cliffhanger horietako bat, David edo James da hildakoa?
 

 

Parenthood – 05×17 – Limbo

 
Aidaren bataioaren inguruan aritu da kapitulua. Azkenaldian bezala dena nahiko naturala, ondo eramanda, samurra. Agian Max eta Sarah arteko kontua behartua izan da baina nahiko ondo bideratu dute. Tentsio uneak ere egon dira, lau anaiarrebak eztabaidatzen hasi direnean, baina, egia esan, nahiko karikaturizatua izan da. Drew eta Amber-ena oso dibertigarria izan da eta Joel-ena, beno, ez dakit zer egin nahi duten Julia eta berarekin, pausu bat atzera, beste bat aurrera. Baina oro har kapitulu atsegina.
 

 

Blue Bloods – 04×17 – Knockout Game

 
Kapitulu entretenigarria eta eskualde gris horiekin. Danny-k kasu gogor bat eraman du eta bere grisak izan ditu, baina, tira, ulergarriak. Frank-ek Garrett-ekin bereak izan ditu, baina kasu honetan bigarrenak zuen arrazoi. Erin-en kontua pixkat soberan egon da, lastoa izan da. Oro har kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna