Telesailak

2014ko 19. asteko serieak

Pixkanaka denboraldia bukatzen doa, upfront eta sweep-ak laster ditugula. Hona asteko laburpena.
 

 

Game of Thrones – 04×05 – First of His Name

 
Nahiko txapa egia esan. Ezer ikaragarririk ez, bakarrik azpijokoak, soberako elkarrizketak eta akzio pixkat bukaeran. Aipatzekorik ez dagoe eta lasto nahikotxo egon da, istorioak pixkat aurreratuz. Kapitulu ahazgarria.
 

 

The Good Wife – 05×20 – The Deep Web

 
Alicia-k eguna atseden hartzeko hartu du (beno, Cary-k behartu dio) eta gaixoak ez zekien zer egin. Bere bizitzarekin bezala. Alicia-k dudak besterik ez ditu. Kasurik ez eramateak Diane-n zentratzea ahalbidetu du, Canning-ekin duen guda ikusteko. Eta Diane Will-en izpirituak hartua. Dena kasu gris bat eramanda eta fiskalak gero eta garrantzia gehiago hartuta. Kapitulu atsegina.
 

 

Castle – 06×22 – Veritas

 
Serie osoko korapiloetako bat guztiz ebatzi da. Azkenean Beckett-ek bere amaren hiltzailea, senataria, atxilotu du. Bira asko eman dituen kapitulua, aurretik ikusitako kontu batzuk berriro ere agertuz, eta Montgomery kapitainarekin batera, Beckett-ek bere erredentzioa izan du. Castle, Ryan, Exposito eta Gates-ekin batera. Modu oso txukuna hain atzetik datorren kontu bat ixteko eta Castle eta Beckett-en etorkizunari atea zabaltzeko. Kapitulu ona.
 

 

Warehouse 13 – 05×04 – Savage Seduction

 
Bere buruari omenaldiak egiten jarraitzen dute agurraren denboraldi honetan. Oraingoan bere buruari adarra jo diote pertsonaiak kulebroi batean sartuz eta Jinks eta Claudia bere burua karikaturizatuz. Bikaina izan da, parre asko eta momentu oso onak. Batez ere Jinks serioa vs Jinks zoroa eta Peter telenobelan sartua. Baina buakera nahiko txungoa du, gelditzen diren kapituluei emozioa sartzeko. Kapitulu ederra.
 

 

Person of Interest – 03×22 – A House Divided

 
Denboraldian zehar horrenbeste agertu zaigun Vigilante-ko buruzagiaren istorioa ezagutu dugu flashback-etan. Dirudienez txarto ulertutako frogetan oinarritu ziren bere anaia atxilotzeko eta hau hilda agertu zen. Hots, mendekua da. Eta mendeku horretan espioitza kontuak eraman dituztenak epaituko dituzte, Finch barne. Kapituluan nola harrapatu dituzten ikusi da alde batetik eta bestetik Root Samaritanekin bukatzerako plana. Hiru aldeko kontua. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 01×21 – Ragtag

 
Ward-ek zergatik egiten duena egiten duen azaltzen saiatu dira bere gaztearoko kontuak azalduz, baina azkenean ez dute oso ondo azaldu. Egia esan zeozer harrigarriagoa espero nuen baina ez da beste munduko ezer. Talde osoa gora eta behera ibili da Hydraren atzetik eta, beno, lortu ez badute ere, eta bukeran sartu diren arazotxoa kontutan hartuta ere, entretenigarria izan da. Batez ere tramankulu zaharrak erabiltzeagatik. Kapitulu zuzena.
 

 

Fargo – 01×04 – Eating The Blame

 
Istorioak aurrera doaz. Hasieran Fargo filmearekin bikain lotu dute jarraitzaileei detailetxo bat utzita. Billy Bob Thorton-ek bikain egiten du gaizkilearen papera, supermerkatuko tipoari dirua ateratzeko eta poliziei adarra jotzen. Mr Numbers eta gormutua, bikote bikain hori, Lester-en bila doaz eta lortu ere, momentu oso onak utzita. Eta Molly-k bere lana egin nahi, baina ezin. Kapitulu ona.
 

 

Revolution (2012) – 02×20 – Tomorrowland

 
Azken kapituluetan, denboraldi osoan bezala, bueltaka dabiltzala iruditzen zait. Beti antzeko kontuak, beti hemendik eta hortik, baina istorioak gutxi aurreratzen duela. Eta azkenean Bass eta bere semea bere aldetik joateko eta Neville-kin topatzeko. Ezer gertatu ez balitz bezala. Eta makinatxoen kontua, gero eta beldurgarriagoa da, eskuetatik joan bazaie ere, zientzia-fikziozko betiko kontua da, makinek kontzientzia izatea eta gizakiak soberan daudela ondorioztatzea. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Revenge – 03×21 – Impetus

 
Kapituluan gora behera asko egon ostean, Charlotte-n gezurrezko bahiketa, Daniel Emily-ren aurka egiten eta Victoria dena jakitekotan. Buelta asko azkenean Conrad mendekuan jausteko, bain auskalo nola aterako den hori. Gainontzekoa, gutxi gehiago, azken finean betiko kontuak dira, dudak, maitasun kontuak eta gorrotoak. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 05×22 – Message Received

 
Erantzungailu zaharraren kontra erabiltzea oso ideia ona izan da, Claire eta Phil-en istorioa ezagutzeko. Eta gero haurrek egindakoa. Irria ateratzekoa. Jay, Manny eta Gloriarena bere puntua izan du, baina gero Jay eta Mitch artekoa oso gogorra izan da. Drama sartu dute Mitch eta Cam-en ezkontzarako. Kapitulu ona.
 

 

Star-Crossed – 01×12 – This Trick May Chance to Scathe You

 
Hor dabiltza estralurtarren superlehergailuarekin gora eta behera. Behintzat honakoan imaginazioa bota diote eta Mardi Gras-ekoarekin lotu dute. Baina azkenean, betikoa, ezustekoak, burrukak eta traizioak. Dena Roman-Emery-ren ezinezko maitasunarekin lotua eta estralurtarren barneko burrukan. Hala ere kapitulu bukaeran kapitlua hasi eta seriea hasi bezala gelditzen gara. Lastoa dena. Kapitulu ahazgarria.
 

 

The 100 – 01×08 – Day Trip

 
Dena bidai psikotropikoen artean gertatu da. Bai, ze kapitulua ikusteko halako zeozer beharrezkoa zen. Momentu sasifilosofiko eta errendiozkoak, baina oso sinesgarritasun gutxirekin. Lurreko tipoa azkenean Octaviak askatzen du. Maitasun kontuak bere horretan doaz. Eta espaziountziko complot-ean zeozer gehiago ikusi dugu. Baina egia esan kapitulu ahazgarria da.
 

 

Blue Bloods – 04×22 – Exiles

 
Denboraldi bukaera. Denboraldian agertutako pertsonai batzuri agur esateko (polizia ikuskatzailea, fiskala eta Dino) eta guztiei antzeko protagonismoa emateko erabili dute. Jimmy-k kasurik arinean eraman du, egia esan bere kideak eraman du. Istorioa nahiko agerikoa zen baina, tira, bere grazia izan du. Beste hirurak korrupzio edota gehiegikeri kasu batean murgilduta egon dira, hori ateratzen eta ondorioei aurre egiten. Eta bukaeran Frank-en diskurtsoa. Kapitulu ona denboraldia bukatzeko.
 

Utzi erantzuna