Telesailak

2014ko 36. asteko serieak

Bi aste besterik ez zaizkigu faltatzen denboraldi arrunta hasteko, hortaz udakoak bukatzen doaz eta gutxi batzuk gelditu zaizkigu bizirik.
 

 

Falling Skies – 04×11 – Space Oddity & 04×12 – Shoot The Moon

 
Denboraldia bukatzeko bi kapitulu eman dituzte. Pixkat Lexiren erredentzioari buruz aritu dira, nola beldurrak eta mesfidantzak gainditu behar dituen. Tom-ekin duen “ametsa” oso ikusia dagoen baliabidea da baina, tira, barkatuko diegu. Bigarren kapituluan erredentzioaren bukaerarekin bat (ziur Lexi desagertu dela?) Spheni-en arma definitibo eta nazkagarri horrekin bueltaka ibili dira behean. Pixkat tentsioa eta akzioa sartzeko, nahiko sensibleroa gelditzen ari baitzen dena. Hori bai, bukaerako eszena hori, Tom eta alien berriarekin, beno, guztiz pasa dira. Berriro ere horrekin etortzea bi denboraldi ostean, adar jotzea dirudi. Kapitulo zuzenak. Ea datorren udan azken denboraldiak zer ematen digun.
 

 

Ray Donovan – 02×08 – Sunny

 
Aurreko kapituluan dena hankaz gora utzi ostean, kontu batzuk ixten hasten dira eta beste batzuei bigarren buelta bat ematen. Batez ere Bridgeten mutil-lagunaren inguruan (bukaera ikaragarri eta bortitz batekin) eta Ray eta bere emaztearen harremanaren inguruan. Baita Micky-ren hanka sartze berri bat izan dugu eta Bostoneko kazetariaren berri. Dena nahiko bortitza, gogorra eta eztabaida askorekin. Kapitulu ona.
 

 

Under the Dome – 02×10 – The Fall

 
Kapitulu osoa burutuko ez duten plan batean pentsatzen pasa dute. Nola arrautza erabili herrixka kupulatik ateratzeko eta, azkenean, Big Jimmy-ren hanka-sartzea dela eta, dena pikutara. Guztia arrautzaren bila azkenean desagertzeko eta orain joko berri bati hasiera emateko. Melanie eta Barbie neba-arreba izatearekin eta Junior-en kontuekin pasa dira. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna