Telesailak

2014ko 37. asteko serieak

Gero eta gutxiago falta da udako denboraldia bukatzeko. Hemen astean ikusitakoa.
 

 

Ray Donovan – 02×09 – Snowflake

 
Kapitulu osoan aurrekoaren ondorioaz aritu dira, hau da, nola Bridg babestu. Ray eta Abby artekoak, Abbyren mutilagunak, Ray eta bere nagusiek eta Cookie-k dena zaildu dute eta, erdikonponduta utzi badute ere, soka luzea izango da. Bitartean Bosteneko kazetaria adarjotzeaz konturatu da, Mickie bere gauzekin jarraitzen du eta Bunchi bere neskalagunarekin apurtu du. Kapitulu zuzena.
 

 

Under the Dome – 02×11 – Black Ice

 
Trantsizio kapitulua, zerbaitekin betetzeko. Kupulari hozteagatik eman dio eta horretan ibili dira, hotzari aurre eginez. Eta hori aitzakia izan da Barbie eta Juliak bere maitasuna erakusteko, Big Jimmy eta Pauline berradiskidetzeko eta tipo berria agente bikoitza dela jakiteko. Lyle ere hortik agertu zaigu eta arraultz-melanie konexioa ikusi dugu. Bukaeran kupula txikitzen hasteko. Cliffhanger polita kapitulu ahazgarri batean.
 

Utzi erantzuna