Kafepintxo

2014ko 47. asteko serieak

Denboraldiak aurrera jarraitzen dute mid-season-eko geldialdira abiatuta. Hona asteko birpasa.
 

 

The Good Wife – 06×09 – Sticky Content

 
Cary-ren kontuak beste atzerapausu bat izan du eta pixkat aspergarria bilakatzen ari da kontua. Aliciarenak saltsa izan badu ere, beno, ezer berririk ez. Behintzat kanpainako kontuekin irri batzuk egin ditzakezu. Kapitulu zuzena.
 

 

Madam Secretary – 01×09 – So it Goes

 
Denboraldiaren korapiloan murgilduta egon dira, aurreko idazkariaren balizko hilketaren ingurukoak jorratuta. Pieza eta datu asko jarri dituzte mahai-gainean konspirazioaren alde, Presidentea eta bere kabineteko burua atzean egonda. Gainera beste kontu batzuekin nahastu dute, batez ere beste idazkariaren azken momentuekin uztartuta. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Castle – 07×07 – Once Upon a Time in the West

 
Kapituluan ezkontzara lagunak ez gonbidatzea ekarri duena eta balizko ezkontza-bidaia far-westean kokatzeak momentu oso dibertigarriak utzi ditu. Momentu batean ikertzen ari ziren hilketak garrantzirik ez zuela zirudien eta dena Beckett eta Castle-n kontura barre egitea zela zirudien. Baina oso ona izan da eta oso ondo mantendu dute interesa. Benetan, zenbat gozatu dudan txantxa, hitz-joku eta egoerekin. Kapitulu ederra.
 

 

Homeland – 04×08 – Halfway To A Donut

 
Ba, beno, ez da ezer gertatu. Saul gaixoak ihes egiten du eta azkenean berriro ere harrapatzen dute. Denbora galdua bakarrik Carrie-ren demonioak gehiago handitzeko. Dena berari buruz denez eta tipak gainantzesten duela iruditzen zaidanez, gero eta hotzago uzten nau denak. Behintzat bukaeran enbaxadorearen senarrarena jakin da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Person of Interest – 04×08 – Point Of Origin

 
Denboraldi honetan zehar bezala kapituluko kasua denboraldiko bi korapilo nagusietako batekin harreman izan du. Honakoan Elias – Dominic gudaren erdian egon den neska bat. Oso ondo egon da dena, akzioa egon da eta interesa mantendu dute. Albo kontu bezala Shawn-en atzetik joan direla bukaeran kriston cliffhanger-ra utzita. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Faking It (2014) – 02×09 – Karmic Retribution

 
Testuinguru berritzaile batean jarri dute kapitulua: kastez osatutako gizarte baten role-playa egin dute eta barruan denak eztanda egin du. Batez ere Karma eta Amy arteko adiskidetasunak. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×08 – The Things We Bury

 
Bi kontu nagusi, alde batetik hiriaren bilaketa, bestetik Ward-en mendekua. Lehena SHIELD alde batetik, HYDRA bestetik. Azkenean Skye-ren aita saltsa guztian sartuta eta lotuta egoteko. Ward berera eta bukeran HYDRAn bukatzen du. Flashback-ak ondo egon dira Whitehall-en istorioa ezagutzeko. Eta azkenean dena konektatuta egoteko. Kapitulu ona.
 

 

Awkward. – 04×20 – Sprang Break Part 1

 
Udaberriko jaietan Mexikora joan dira eta tekila eta nachoen artean denetarik izan dugu: Saddie eta bere bikotea haserre, Matty eta bere aita biologikoarena, Jack eta Tamararen abestiarena, ilehoria desbokatua eta, erdian, Jenna. Dena nahiko entretenigarria izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

The 100 – 02×05 – Human Trials

 
Finn-ena eskuetatik joan zaie, kapitulu erdia herrixkan egon, bueltaka, azkenean kriston sarraskia egiteko. Mendikoa ere nahiko beldurgarria izan da, egiten dituzten froga guztiekin. Eta ama-alaba berraurkitzea hotza ta motza. Eta kontseilariena, en fin, zelako kasualitatea. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Modern Family – 06×08 – Three Turkeys

 
Eskerrak emateko eguneko berezia. Aspaldiko partez batera ikusi ditugu hiru familiak, gehiegi ikusten direla ados jartzeko. Indioilar, erantzukizun eta gaizki-ulertze artean joan da kapitulua, momentu barregarri batzuekin. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 04×09 – Where the Sun Don’t Shine

 
Berriro ere eskuetatik joan zaie. Behin Oliviaren aita ekuaziotik kendu omen dutela, presidenteordeak bahitu du. Beti presidenteordea gaiztoa da, ez dakit nola errepikapen honek balio duen. Gainontzekoa B613ren bukaerari lotuta, Mendebaldeko Angolako kontua eta Cyrus-en eskandalua izan dira. Dena nahiko ondo joan da bukaera izan ezik hor pasa dira. Kapitulu zuzena.
 

 

Revenge – 04×08 – Contact

 
Behintzat aurrera doaz. Louise-n kontua betetzeko bakarrik da baina, beno, azkenean ontzat eman dut, ze erremedio. Aita-alabaren harreman horrek joko asko emango du, gora-behera eta gainontzekoekin, baina hotzegia da dena. Victoriak ere zer esana du, baina, tira, dena oso ikusia. Nolan eta Jack, pixkat noraezean, zer egiteko zain. Kapitulu zuzena.
 

 
[zb]Covert Affairs – 05×13 – She Believes
 
Auggi-ren bahiketaren inguruan ibili dira, batak zein besteak pistak bilatzen. Bai Alemaniakoak zein Washingtonekoak akzioa eta tentsioa izan dute eta entretenigarria izan da. Kontu batzuk pixkat lastoa baina, tira, ez dira asko pasa. Kapitulu zuzena.
 

 

Parenthood – 06×09 – Lean In

 
Pixkanak istorioak ixten dabiltza, seriearen bukaerara heltzeko. Eta bukaera horrekin auskalo Zeek helduko den. Sarah-k bere momentu izan du Mark-en azken agerketarekin, itxiera hori, eta Hank-ekin egon nahi duela baieztatuta. Max-en istorioa, beno, irteera bat eman diote eta badirudi horrela geldituko dela. Eta agian behartuena dena, Julia eta Joel-ena, buelta gehiegi ematen dabil. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 05×08 – Power of the Press

 
Danny ta Baez-en nagusi berriak jokoa ematen hasi du eta tipa gogorra izango dela dirudi. Beraien kasua pixkat gurpilzoroa baina entretenigarria izan da. Erin-i egokitu zaiona latza baina, beno, modu nahiko irudimentsuan konpondu dute. Eta Frank-ek beti dena ondo gelditzea lortzen du, behartua bada ere. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna