Telesailak

2014ko 49. asteko serieak

Gabonak hurbil daudenez serieen erritmoa ez da batere erregularra eta batzuk denboraldi erdiko geldialdira bideratzen ari dira. Hona asteak eman duena.
 

 

Madam Secretary – 01×11 – Game On

 
Denboraldi erdiaren azken kapitulua. Beno, seriarena edo denboraldiaren izan zitekeena, baina 11 kapitulu gehiago daudenez cliffhanger ez hain zabaldua utzi digute. Venezuelako topikotaz gain, karikaturarekin pasa egin dira, denboraldiko korapiloa askatu dute eszenatoki berri bat jarrita. Ez, ez dira Presidentea eta bere kabinete-nagusia horren atzean egon, eszena bikaina eman digute kabinete-buruak eta idazkariak, orain Iraniarrak daude atzetik. Kapitulua bera, hori, gauzak konpontzeko eta, badazpada, kontutxoak ixteko. Kapitulu entretenigarria.
 

 

Major Crimes – 03×12 – Party Foul

 
Konturatu gabe kapituluko kasua ebatzi dute susmagarri batetik bestera pasatuz. Ikaragarri ona izan da narrazioa eta erabili dituzten baliabide bisualak. Eta, behingoz, Rusty-ren kontuak erditik ibili dira baina gehiegi traba egin gabe. Provenza bikain egon da eta zoroaren konfesioak zur ta lur utzi nau. Kapitulu ona.
 

 

Castle – 07×09 – Last Action Hero

 
80ko hamarkadako akzio-filmei omenaldia izan da. Oso dibertigarria. Castle bere haurtzaroko idoloak jarraitzea oso ona izan da. Kapituluak ez du ez hankarik ez bururik izan baina zoramen bikaina izan da. Eta puntu xamurra Becket bere etxeari agur esaten egon da. Kapitulu bikaina.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 02×09 – …Ye Who Enter Here

 
Kontu gurutzatu asko daude baina pertsonaiek duten sendotasuna eta istorioak dituen ñabardurek indarra ematen diote. Hiri ezkutatuaren kontua, Skie, bere aita eta Ward, HYDRAren planak, kontu asko, baina dena leku berera doala dirudi: denak eztanda egingo du. Kapitulu entretenigarria.
 

 

The 100 – 02×06 – Fog of War

 
Serieko mitologiaren barnean hainbat gauza argitu dizkigute (hodei toxikoa Mendikoen arma kimiko bat da adibidez) eta istorioetan aurrera egin dute. Baina Finn-en kontua pixkat aspergarria da, gero betiko bueltak leku berdinean, baliabide batzuk oso ikusiak, baina, tira, entretenigarria izan da. Hori bai, bukaerak eszenatoki berri batean jartzen gaitu. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 06×09 – Strangers in the Night

 
Hiru istorio. Alex-en bikotearen kontuari joko gutxi atera badiote ere momentu onak utzi ditu. Cam eta Mitchell-en gonbidatuarenak topiko guztiak bete ditu baina Lily-k salbatu egin du. Eta Jay-rena, beno, entretenigarria izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Revenge – 04×09 – Intel

 
Hainbeste azpijoko ta interes daude pixkat bakoitza zertan dagoen argi edukitzea zaila dela. Hala ere gauzak gertatzen direnez eta gero eta jende gehiago sartuta dagoenez, bakarrik azkenekoarekin gelditzen zara. Baina, tira, nonbaitera doazela dirudi. Kapitulu zuzena.
 

 

Covert Affairs – 05×14 – Transport is Arranged

 
Auggie-ren askapenaren inguruan ibili dira. Txetxeniarrak zergatik bahitu duen behingoz jakin dugu eta Annie hor ibili da bere laguna askatu nahian. Latza, momentu gogorrak eta akzioa. Denetarik egon da baina interesa mantendu dute, hori bai, bukaeran gauzak nahastuz. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna