Telesailak

2014ko 52. asteko eta 2015eko 1go asteko serieak

Gabonetan mugimendu gutxi izan dugu serieekin eta, hortaz, bi asteak batu izan behar ditut. Hona izan dugun apurra.
 

 

Homeland – 04×12 – Long Time Coming

 
Denboraldi bukaera. EEBBetara bueltan Carrie-k hainbat gauza kudeatu izan behar ditu: Pakistaneko porrota, bere aitaren heriotza eta bere ama berragertzea. Arraroa egin bazait ere dena oso eramangarria izan da, maila eman du Carriek. Eta zabalik hainbat kontu utzi dituzte, batez ere Quinn eta Saul eta hauek Carrie-rekin izango duten harremana. Kapitulu txukuna.
 

 

Major Crimes – 03×15 – Chain Reaction

 
Gabonetako berezia. Hasiera oso dibertigarria izan du, bai Santa Claus-en Flash Mob-arekin, bai tituluen moldapenarekin, bai Provenza dena arin ebatzi nahirik. Gero kasuak bere bueltak izan ditu baina dena oso ondo neurtua. Sharon-en seme-alabenak ez du traba handirik egin eta Provenza-ren ingurukoak eta Buzz gaixoak momentu onak utzi dituzte. Kapitulu ona.
 

 

Major Crimes – 03×16 – Leap of Faith

 
Noizbehinka egiten dituzten kapitulu gogor horietako bat. Gauza batzuk aurresan zitezkeen baina beste batzuk ezusteak izan dira, hortaz, ondo jokatu dute biekin. Andy eta Julio izan dira indar gehien eman diotenak eta psikologia hortik berriro pasatzea oso ondo egon da. Rusty-rena, ordea, oso aspergarria, bueltaka berriro gaiarekin. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 05×10 – Sins of the Father

 
Kapitulua akzioz beteta hasi da Danny-ren inguruan. Hala ere izan duten kasua nahiko erreza izan da, misterio handirik gabekoa. Aita, aitona eta Erin aitonaren kasu zahar batekin, hori ibili dira, bueltaka, eta azkenean nahi zutena lortu dute. Arinagoa eta interesgarriagoa Edie eta Jammierena, behintzat detaile interesgarriak utzi ditu. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna