Genetika, genomika ta beste

Zientziak eta arteak, arteak eta zientziak

Pasaden egunean @AnaGalarraga1 -i txio hau ikusi nion
 

 


 

 
eta, egia esan, #KZJaia3a baino lehen probokazio moduan edo, zientzia eta artearean artean ezberdintasunik ez dagoela deritzot. Bai, ene ustez mendeetan izan dugun banaketa artifizial bat da.
 
Artikulu horretan arteen eta zientzien artean dauden oinarrizko ezberdintasunak aipatzen dituzte. Askorekin ez nago ados:
 
-Zientzietan ondorioak parekoek errebisatu eta balidatu behar dituzte. Beno, arteetan gauza bera gertatzen da, ezta? Parekoek artelan bat bikaina edo eskasa dela esango dute eta publikoak gustukoa duen ala ez. Bai zientzietan, bai arteetan pareko eta ez-parekoen kritikak eta gorespenak jasoko ditugu, horiek kontutan hartuz gure lanak hobetuz.
 
– Zientzian iruzurrak hiltzen zaitu, arteetan plagioa. Barkatu, baina alderantziz ere, zientzian plagioa iruzurtzat jotzen da eta zerrenda beltzetara zoaz plagiatu (zure lanak barru) ezkero. Egia da arteetan ikusle/entzule/jasotzaile ari adarra jo diezaiokezula, baina ez zeu autorean zarela. Autore batek beste batek egindako lana berea bezala aurkezten duenean iruzurretan ari da eta hori argitara ematen bada, bereak egin du. Zientzian bezala.
 
– Erretorikaren erabilera. Zientzietan edukiak du garrantzia, arteetan estetika. Ba, barkatuko didazue, ikertzaile arte komunikazioan erretorika soberan badago ere, gure estetika propioa daukagu. Eta estetika horretatik aldentzerakoan lan bat (artikulu bat) onartzea zailagoa da, esaten dena nola esaten den garrantzitsua baita. Eta arteetan erretorikarekin eskua joaten bazaizu eta ikusle/entzule/jasotzaile-ak ez badu ulertzen aurrean duena, ez duzu transmitituko nahi duzuna transmitituko. Film bat ikusi ostean filmean zer esan nahi zuten azaldu behar badidate, txungo, bere lana ondo egin ez dutenaren seinale.
 
– “Beethoven-en sonata eta sinfoniak Beethoven gabe ezin dira irudikatu. Zientzilari baten aurkikuntza gehienak bere eremuko beste zientzilari batek egin zitzazkeen”. Bai zera! Sydney Hook-en hitz hauek pixkat tranpatiak dira. Galileo edo Kepler gabe bera aurkikuntzak eta asmakizunak posible izango lirateke? Edison eta Tesla gabe bere asmakizunak? Mendel gabe herentzia? Bai, posible da, baina urte asko beharko lirateke. Arteetako jenioak zientzietako jenioekin konparatu behar dituzu. Eta arteetan badaude gaian sartuta dagoen edonork egin ditzakeen gauzak, baina mugarriak, ez, horretarako bietan benetako jenioak behar dituzu.
 

 
Hala ere zientziak eta arteak ezberdinak direla nabaritzen dugu. Agian lehenak “intelektualak” direlako eta besteak “emozionalak”. Baina zer nolako emozioa erronka intelektual bat ebazten duzunean? Eta intelektualki zenbat betetzen duen emozioz beteriko artelan bat ulertzea? Bietan oso dibertigarriak eta eramangarriak dauden atalak eta lanak daude eta, era berean, bietan astunak eta aspergarriak direnak. Opera bat ikustera noanean ikertzaile askoren hitzaldietan bezala sentitzen naiz: erlojuari begira pasatzen dut denbora eta irteeran zeozer hartu behar dut ahazteko. Eta, alderantziz, istorio on bat irakurtzen/ikusten dudanean eta artikulu zientifiko bikain bat irakurtzen dudanean poz-pozik jartzen naiz.
 

 
Ezberdinak omen dira, bai, baina zientzietan eta arteetan teknika jakinak aplikatzen dira, autore eta irakurlearen artean komunikazio bat ematen da eta, batez ere, existitzen ez zen zerbait sortzen dute biek. Agian bakarrik txanpon beraren bi aurpegiak dira. Zergatik banandu batera sortzen duten zirrara bikaina bada? Ez duzula sinisten? Bihartik aurrera #KZJaia3 an ikusiko duzu nola uztartzen diren!
 

Utzi erantzuna