Telesailak

2015eko 31. asteko serieak

Oporrak gora eta behera serieak ikusteko aukera gutxi. Motel bada ere, hona laburpentxoa.
 

 

Falling Skies – 05×05 – Non-Essential Personnel

 
Ez dugu ezer aurreratu. Baina ezer. Azken denboraldian gaude eta kriston lasto-kapitulua sartu digute. 2nd Mass-a tipo horrek gelditu izana eta kapitulu erdia horretan eman izana soberan zegoen. Drama bat egin nahi zuten eta lokartu besterik egin ez dute. Eta Pope eta Tom-ena, gauza bera, beraien inguruan egon den guztia hotz utzi nau. Kapitulu guztiz ahazgarria.
 

 

Major Crimes – 04×08 – Hostage of Fortune

 
Kasua oso ondo egon da, antzezle bikainak egon dira eta FBIko tipo horrek kriston saltsa sortu du. Bahiketa faltsu baten betiko topikoekin jolasten ibili dira eta narratiba bikain batekin istorio oso txukuna kontatu dute. Rusty-rena pegotea izaten jarraitzen du baina honekin bukatu dutela dirudi. Kapitulu bikaina.
 

 

Pretty Little Liars – 06×08 – FrAmed

 
“A”ren inguruko paranoia guztiak nahiko zuzenak izan dira. Beno, orain txanogorritxu itzuli dela izan ezik. Ariaren argazki kontu horretan gertatutako izan da onena, edo behintzat zerbait ezberdina egiten saiatu dira. Gainontzekoa lasto nahikotxo, baina eramangarria. Kapitulu zuzena.
 

 

Under the Dome – 03×07 – Ejecta

 
Asteroideena eta mundua bukatzen benetakoa al zen edo kupularen trikimailu berri bat? Ez dakit baina behintzat oso efektista izan da eta narrazioa bikaina izan da. Talde bakoitzak nola bizi izan duen erakutsi digute bata bestearen atzetik, puzzlea guk betez. Agian Barbierena behartuena izan da baina gainontzekoak txukun eta entretenigarriak. Kapitulu ona.
 

 

Defiance – 03×09 – Ostinato in White

 
Behin denboraldiko lehen zatiko kontua bukatuta hainbat aldaketa eta bira egon dira. Nolan eta Irisha arteko paper aldaketa, batez ere Nolanen sufrimenduarekin deigarriena egin zait. Arraza berriaren inguruko kontuak, beno, hortxe ibili dira, orain Indogenea sartuta. Eta Stahmarena pixkat lastoa iruditu zait. Kapitulu zuzena.
 

 

Ray Donovan – 03×03 – Come and Knock on Our Door

 
Rayren emaztearen inguruko kontuak kenduta gainontzekoa nahiko txukun eta ondo eramanda. Gaztetxoak Micky eta besteei puntu surrealista bikaina jartzen die eta Mickyren negozioek umore ukitu hori dute. Rayren ingurukoak ondo, bere infernuetarako bidaia bere anaia salbatzeko, txukuna eta oso ondo antzeztua. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna