Telesailak

2015eko 32. asteko serieak

Oporren zoramen honetan egunean jartzen jarraitzen dut. Hona aste honek eman duena.
 

 

Falling Skies – 05×06 – Respite

 
Kapitulu osoa soberan egon da. Ez dakit zer egin nahi izan duten Tom “Haraneko etxe” horretan sartzen. Bukaeran behartu dute bere burua berkokatzeko baina, tira, txantxa bat izan da. Gauza bera Maggie eta bizkarrean zuen alien kontua edota 2nd Mass-eko gauzatxoak. Dena lastoa eta kontu interesgarri bakarra Sphenien komunikazio katxarroarena izan da. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Major Crimes – 04×09 – Wish You Were Here

 
Rustyk aurkitutako neskatoarena eta kapituluko kasua oso ondo tartekatu dituzte, ez bata ez bestearen erritmoa apurtuz. Neskatoarenak denboraldiko zati honetarako emango duela dirudi, behin bere anaiak lagunduta eta oraindik desagertutako ahizpa bilatuz. Kapituluko kasua ere oso ondo egon da, itxaroten ez nuen bukaera batekin baina dena oso ondo sendo eta ondo egina. Batez ere teknologiarekin egin duten jolasa. Kapitulu bikaina.
 

 

Pretty Little Liars – 06×09 – Last Dance

 
Pixkat noraezean ibili dira azkenean emozioa jartzeko. Zeren dantzatik kanpo gelditzea, erdian etxean minidantza bat egin bukaeran benetako dantzara joateko lastotxoa izan da. Baita beraien arteko kontuak azkenean guztiak bere bikoteekin Rosewoodetik ihes egiteko. Lau amak Charles-en trikimailu batean jauzi izanak bere grazia izan du. Eta Allison bere nebaren bila ibiltzea, beno, beste kontu behartu bat. Kapitulu eskasa.
 

 

Defiance – 03×10 – When Twilight Dims the Sky Above

 
Nolanek burua galdu izana dena behartu du eta argi zegoen zer egin nahi zuten, horrek sinesgarritasuna kendu dio kapituluari. Gauza bere Omak aita eta alaba artekoa, aurreko kapitulukoaren ostean, orain alderantziz, dena noizbait hankaz gora jartzekotan. Hor erditik egon dena, azkenean, ez du ezertarako balio izan. Kapitulu eskasa.
 

 

Under the Dome – 03×08 – Breaking Point

 
Agerikoa zen dena kupularen muntaia bat zela eta apokalipsia ez dela heldu. Horretaz gain lideresa berreskuratu da eta guztia manipulatzen dabil estralurtarren kontu horretarako. Gero erresistentzia gora eta behera ibili da mehatzak eztanda egin arte eta beraien arteko liskarrak sortzen. Momentu pertsonalenak nahiko eskasak izan dira eta interesgarriena kontaktatu duten neskarena izan da, baina ti-ta batean bukatu dute. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Ray Donovan – 03×04 – Breakfast of Champions

 
Abby eta semearen kontuak izan ezik, lasto hutsa iruditu zaidana, kapitulua ondo egon da. Batez ere Rayren lan berria, egin behar izan dituen lantxoak eta familia horretan dituzten azpijokoak. Anai nagusiarena ere, txukun. Interesa mantendu dute eta puntu batzuetan entretenigarria. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna