Telesailak

2015eko 41. asteko serieak

Ia guztiak gaude. Hemen asteak eman duena.
 

 

The Good Wife – 07×01 – Bond

 
Denboraldi hasiera. Joko berriak plazaratu dituzte: Alicia bere aldetik, Cary bere lanean itota eta Ely Peter-en kanpainetik kanpo. Aliciak eraman behar izan duen erritmoa eta egin beharrekoak bikainak, maisutasunez eramanda. Eta bukaeran Cunning-ekin (Michael J Fox beti bikain) lan egiteak ate asko zabaltzen ditu. Baita Elyrena bikaina izan da, batez ere bere mendekuaren plazaratzea. Pertsonai berri guztiek oso ondo funtzionatu dute eta dena oso sendoa izan da. Kapitulu bikaina.
 

 

Madam Secretary – 02×01 – The Show Must Go On

 
Denboraldi hasiera. Kapitulu nahiko mugitua tentsio eta ezusteko askorekin. Dena nahiko ondo, humore ukituekin. Senarraren kontua pixkat lastoa eta behartua iruditu zait baina hortik joko dutela dirudi. Alaba nagusiarena pegote hutsa. Gainontzekoa zuzen baina pixkat behartua. Kapitulu ona.
 

 

Castle – 08×03 – PhDead

 
Kasua oso ondo egon da, bira eta momentu interesgarriekin. Gainera Castle eta bere alaba artean kasuak ebaztea jokaldi polita da, Alexisi protagonismo gehiago emateko. Beckett-ek apurtu izanaren kontua, tira, oso behartua izaten jarraitzen du baina momentuz zuzen eramaten dabiltza. Baina ezin daiteke txiklea gehiegi luzatu. Kapitulu ona.
 

 

Awkward. – 05×06 – Don’t Dream It’s Over

 
Bi kontu egon dira: Tamararen ezkongaiaren kontua eta Jenna bere burua argitzen. Lehena oso istrionikoa baina bukaera triste batekin. Bigarrena oso originala narrazioan baina ondorioa 5 denboraldi ostean hasieratik genekiena da: hau guztia Matti eta Jennaz doa. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×02 – Purpose in the Machine

 
Itzuleren kapitulua. May non dagoen jakin dugu eta azkenean HYDRA berrian infiltratuko da. Ward hor ibili da HYDRA berrantolatzen eta jendea fitxatzen. Eta, batez ere, monolito-portala Simmons beste aldetik itzularazteko. Dena ondo, entretenigarria eta umore puntuekin. Kapitulu zuzena.
 

 

Faking It (2014) – 02×16 – Faking It… Again

 
Ba hasierara itzuli gara, Amy eta Karma bikote bat direla simulatu behar eta Amy-k sentimenduak izatea. Gainontzekoa horren inguruan eta bakoitzaren maitasun kontuekin, testuinguru nahiko kurioso batean. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 05×03 – Paris is Burning

 
Olivia Presidentearen maitalea denaren onarpenaren ondorioak. Dena oso behartua eta bueltaka betiko gaiekin. Eta Cyrus gaiztoaren papera eginez. Eta azkenean Oliviak Presidentea aukeratzen du baina auskalo, zeren Rowan eta Jaken elkarrizketa hori oso misteriotsua izan da. Kapitulu eskasa.
 

 

Modern Family – 07×03 – The Closet Case

 
Hainbat kontu egon dira baina deigarriena Mitch eta Jay-rena izan da, egoeraren absurdo dibertigarri horregatik, eta Dunphytarren etxean gertatutakoa, azkenean Phil-ek nahi zuena lortuta. Besteak zuzen baina txispa galduta. Kapitulu zuzena.
 

 

Homeland – 05×01 – Separation Anxiety

 
Denboraldi hasiera. Guztiz aldatuta seriea, behin Carriek CIA utzita. Berak esan bezala, bazirudien ihes egin zuen iragana bueltan zegoela. Ze, azkenean hori izan da, Libanoko kontuak eta CIArekin berriro lotura. Bestetik, CIAn Saul gauzak konpondu behar eta Quinn misio sekretu bat hasi behar. Dena oso misteriotsua, interesgarria egoera berriak eta indarrarekin hasi da. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 06×03 – All the News That’s Fit to Click

 
Garret eta Frank, bikote hori. Hori izan da garrantzitsuena. Gainontzekoa, nahiko eramangarria baina funts handirik gabe. Kuriosoa bai, baina gauza handirik gabe. Ta Linda gaixoa, ba hori, pixkat behartua. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna