Telesailak

2016ko 10. asteko serieak

Denboraldiak aurrera doaz eta baten bat mid-seasonetik itzuli da. Hau da astearen laburpena.
 

 

Shameless (US) – 06×08 – Be a Good Boy. Come for Grandma.

 
Carl-ek bere negozioak utzi nahi izan ditu eta horrek Fiona ta bere mutilari batetik eta Franki bestetik eragin die. Momentu gogorrak lehenengoekin, momentu burugabeak bestearekin. Hortik ere Franken lehen emaztea egon da momentu oso dibertigarriak utzita, Debbierena nahiko lastoa eta Ianena agian normalenena oheko konfesioak arte. Kapitulu ona.
 

 

Madam Secretary – 02×16 – Hijriyyah

 
Orain ekialde hurbileko kontu guztiarekin sartu daude, Libiako errefuxiatu batzuk sartuta beraien superetsaiaren informazioa bilatuz. Eta gauzak nahiko aurresangarriak izan dira bonbaren ondotik etorri dena izan ezik. Alaba nagusiarenak piper pixkat jarri du, mutilagun nahiko interesgarri batekin, eta baita immigrazioaren inguruko polemika nahiko dotore eraman dute. Kapitulu ona.
 

 

The Good Wife – 07×16 – Hearing

 
Hasiera hori, lehenengo bi maitaleak eta gero Marx anaien kamarotea bilakatuta primerakoa izan da, eta antzezle bikain askorekin gainera. Gero kapitulua ohiko bi alde izan ditu: Lockhart-Agos-Lee barneko arazo eta azpijokoak; eta Peterren korrupzioaren ondorioak. Badirudi zirkulua itxi nahi dutela eta seriea hasi zen bezala bukatu baina Alicia jada ez da emazte ona. Kapitulu ona.
 

 

Major Crimes – 04×22 – Hindsight – Part 4

 
Kasu korapilatsu honen laugarren aktoa. Eta badirudi gauzak argitzen doazela, itxaroten ez ziren baino agerikoak ziren hainbat birekin. Tentsioa, drama eta deskolokatuta uzten dituzten gauzak gertatu dira baina erritmo honen. Beno, Rustyrena izan ezik, beti bezala pegote bat dena. Kapitulu ona.
 

 

Better Call Saul – 02×04 – Gloves Off

 
Berriro ere Miken partea interesgarriagoa eta sakonagoa izan da. Tuco eta Nachoren bueltan azken honek egin dion proposamenak hainbat kontu interesgarri atera ditu. Bestetik Jimmy eta bere anaiaren artekoa izan da aipagarriena eta dena aitzakia bat izan da horretara heltzeko. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 08×14 – G.D.S.

 
Pixkat arraroa izan da, dena Los Angelesen gertatu baita. Bai kapituluko kasua bai Castlek galdutako urte erdiarena. Kapituluarekin lotuta, gainera, detektibeen sozietate izkutu bat egon da hortik, saltsa jarrita. New York aldean Esposito eta Ryan ibili dira adarjoka, arin joan da baina betetzeko izan dela dirudi. Los Angelesen aldean, ordea, tentsioa eta intriga izan dira nagusi, batez ere Hayley-ren ingurukoak eta Castlelk galdutako denborak. Kapitulu ona.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×11 – Bouncing Back

 
Hauek beren mitologian sartu dira eta aurrera egingo dute atzera begiratu gabe. Supergaizto berriak indar hartzen zuen bitartean SHIELDen egoera berrira pasa da eta heroe berriak ezagutu dituzte. Coulson delegatzen hasi da eta Daisyk gero eta indar gehiago du, eta Fitz-Simmons bueltatu dira. Kapitulu ona.
 

 

Pretty Little Liars – 06×19 – Did You Miss Me?

 
Eeeeee zer izan da hau, ez da ezer gertatu inon. Bueltaka bai, susmo asko bai, baina ez dugu ez aurrera ez atzera egin. Hor sartu dira bukle batean Mona dela, Sarah dela edo hiltzailea dela eta ideia zentzugabe bat izan dute. Eta Alli eta bere amarena, liburuarena edo Lucasena lasto hutsa. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Scandal – 05×13 – The Fish Rots From the Head

 
Denak katuaren eta saguaren jolasean ibili dira bakoitzaren interesen inguruan. Behintzat kapituluan kasu bat izatea berreskuratu dute beste gauza batzuetarako erabili badute ere. Azkenean dena gauza zuzena dena egiteko eskandaluen artean eta kanpainari begira mugimenduak egiteko. Eta gero Jakena dago ulergaitza dena. Kapitulu zuzena.
 

 

The 100 – 03×08 – Terms and Conditions

 
Oraingoan Arkadian zentratu dira eta barruan dauden botere borrokak. Alde batetik Caine eta Spike artean, joko narratibo interesgarri batean, zeren paper aldaketa bat egon da espazioan zeudenetik lurrean egotera; bestetik Ali eta bere jarraitzaileak beren plana burutzeko. Tentsio, azpijoko eta akzio asko, bukaera aurresangarri baina inpaktante batekin. Kapitulu ona.
 

 

Blue Bloods – 06×17 – Friends in Need

 
Hiru istorio nagusitan banatu da kapitulua, Dannyri atseden pixkat emanez. Jaimmy-k bere anaiaren lagun batekin bere tirabirak izan ditu, nahiko aurresangarria zena dena; Frankek Ingalaterrako bisitari batzuk izan ditu eta azkenean ondo eraman ere; eta Erin bere detektibearekin batera kasu bat ikertzen ibili dira, agian kapituluan interesgarriena izan dena, sortu den dinamikagatik. Kapitulu zuzena.
 

 

Hawaii Five-0 (2010) – 06×17 – Waiwai (Assets)

 
Denboraldiko bi kontu atera dira kapituluko kasuarekin lotuta. Pendrive baten lapurreta deigarri baten ostean bai Cathen misio ezkutua bai Abbyren dilema. Kasua bera betiko akzio, intentsitate eta lasterketekin, errusiar gaiztoen inguruan. Besteak, beno, bere kontua izan dute batez ere bukaeran. Kapitulu entretenigarria.
 

 

House of cards – 04×02

 
Frank Claire aurka eta errusiarrak. Bi kontu nagusiak horiek izan dira, nola Frankek Clairen planak zapuztu dituen eta honen errekzioa batetik; Petrovekin arazo berriak bestetik. Jokalekuan piezak jartzen ibili dira, azpijoko batzuekin eta gauza behartu batzuekin baina interesgarria izan da. Kapitulu ona.
 

Utzi erantzuna