Telesailak

2016ko 33. asteko serieak

Gutxinaka zorrak kitatzen eta hemen aste honek utzi ziguna.

Ray Donovan – 04×08 – The Texan

Nahiko txukuna iruditu zait kontatu dutena, egin dutena eta transmititu nahi zutena. Boxeolariaren kontuaren inguruan, Bunchyren emaztearena eta Connorrenaz baliatuta hamaika istorio plazaratu dituzte. Egia da Connor bera jasangaitza dela, baina ingurukoek maila mantendu dute. Ez da ezer gertatu baina gauza asko gertatu dira. Kapitulu bikaina.

BrainDead – 01×08 – The Path to War Part One: The Gathering Political Storm

Kapitulu erdia aita infektatuta ote zegoen jakiteko erabili dute, gurekin jokatzen eta interpretazio bikoitzak ateratzen, eta behin konfirmatu dela, joko berri eta interesgarri berri bat atera dute. Dena argi mahai gainean jartzea eta modu irekian inurriek hitz egiteak beste indar eta pultso narratibo bat eman diote. Gauza bere bahituta izan dutenarekin eta inurrien gauzei buruz erakusten ari direna. Eta gezurrak erabiltzea guda batean sartzeko. Kapitulu bikaina.

Major Crimes – 05×08 – Off the Wagon

Telebistako industriarekin txantxa egiten duten kapitulu horietakoa, hainbat kontu gordin lantzeko ere. Industria eta parte-hartzaileak karikaturizatu dituzte, umorez eta erritmo arinarekin, kasua errez jarraituz eta interesa mantenduta. Bitartean adikziotaz aritu dira eta Rustyren kontuak ebasten joan dira, azken hau pixka bat lastoa izanda. Kapitulu ona.

Pretty Little Liars – 07×08 – Exes and OMGs

Ba banatzen diren bikoteak, ia itzultzen direnak eta parakaidistak. Betiko irten-sartu hori inoiz ez dakizuna noiz bukatuko den. Noel dela, Aliren itzulera eskolara eta betiko kontuak. Ezer argirik ez baina behintzat entretenigarria izan da hainbeste misterio eta balizko momentu intentsoekin. Kapitulu zuzena.

Dark Matter – 02×08 – Stuff to Steal, People to Kill

Jauzia txarto atera eta unibertso paralelo batera jauzi egin izana ariketa interesgarria izan da. Beraiekin zer gertatu den jakiteko eta beste eszenatoki bat jartzeko. Akzioa eta interesa mantendu dute, eta azkenean bere unibertsora itzuli. Baina badirudi zerbait ekarri dutela bueltan eta 2ren osasuna gero eta kaxkarragoa da. Kapitulu ona.

Utzi erantzuna