Telesailak

2016ko 37. asteko serieak

Udako denboraldia bukatzen doa, serieak bezala. Hemen asteak emandakoa.

Ray Donovan – 04×11 – Chinese Algebra

Berez ideia ona izan da: zeuden istorio guztiak (errusiarrei ordaindu, boxeolaria, Mickyren dirua) uztartu dituzte baina oso hotz utzi nau. Ez dakit gauzatzea ez den guztiz ona izan, gauza batzuk behartuak izan diren edo behin eta berriro gauza berdinak ikusten direla. Eta azkenean dena kakasteko ihes egin zuen tiparen itzulerarekin. Kapitulu eskasa.

BrainDead – 01×12 – Talking Points Toward a Wholistic View of Activism in Government: Can the Top Rebel? & 01×13 – The End of All We Hold Dear: What Happens When Democracies Fail: A Brief Synopsis

Kapitulu bikoitza seriea bukatzeko. Edo horrela dirudi behintzat. Dena itxi dute modu barregarri eta harrigarri batean. Inurrien plana zein den behin jakin dutela eta aurrekontuaren inguruko eztabaidarekin politikaren buruzko kritika sakona egin ostean, erregina kasualitatez hil dute. Bidean maitasuna, lotsa eta etorkizuna. Azken kapituluan musikaria erabiltzea bikaina izan da. Biek erritmo ona izan dute eta oso ondo jokatu dute gurekin. Kapitulu onak.

Major Crimes – 05×12 – White Lies – Part 2

Nazien kasuarekin jarraitzen dugu baina narrazioak salto bat eman du: Sharon izan dugu apaizari konfesioa egiten, gertatzen ari dena eta sentitzen ari dena kontatuta. Horrela gertaerak eta Sharonen hausnarketak uztartu dituzte gakoak eta korapiloak azalduta. Interesgarria eta jakinmina pizten duen narrazio klasiko hori, guztiaren atzean nor demontre dagoen jakiteko gogoarekin. Gainera badirudi Buzzek bere kasuan aurrera egingo duela. Kapitulu ona.

Dark Matter – 02×13 – But First, We Save the Galaxy

Denboraldi bukaera. Eta zer nolako bukaera. Korporazioen batzarrera joan dira guda bat hasiko zuen leherketa bat ekiditera eta ez dute lortu. Ez dakigu guztiak hil diren edo zer gertatuko den. Momentu guztian nor izango zen galderarekin ibili dira, despistera asko jokatu dute eta azkenean zur eta lur utzi gaituzte. Kapitulu bikaina.

Utzi erantzuna