Telesailak

2016ko 36. asteko serieak

Udako serieak beraien denboraldi-bukaerara begira jarri dira. Hona asteak emandakoa.

BrainDead – 01×11 – Six Points on the New Congressional Budget: The False Dichotomy of Austerity vs. Expansionary Policies

Hasiera bikain horretaz gain, bi kontu nagusi egon dira. Aurrekontuen kontuan gora eta behera ibili dira, pertsonaia sekundario bikain batekin, azkenean dena inurrien eraikin misteriotsuak ezkutatzeko. Eta bestea inurriak beraiek, bai Garreth ikusi dituelako, bai Redena ia hiltzen dutelako eta, baita, CIAren kontua beraien konplota delako. Azken hau hain agerikoa zen ez dela sorpresa bat izan. Kapitulu zuzena.

Major Crimes – 05×11 – White Lies – Part 1

Naziaren epaiketarekin hasi dira eta arnasarik gabe utzi digute epaitegian egin duen sarraskiarekin, Taylor hil eta guztiz. Momentu horretatik zer gertatu den ikertzen hasi dira, konspirazioaren piezak bilatzen eta nazien inguruko kontu guztiak bilatzen. Atalka joango dira zer gertatu den argitu arte baina oso gogorra izaten ari da eta, benetan, antzezlana bikaina izaten ari da. Batez ere Provenzak eman duen maila. Kapitulu bikaina.

Dark Matter – 02×11 – Wish I’d Spaced You When I Had the Chance & 02×12 – Sometimes In Life You Don’t Get to Choose

Kapitulu bikoitza aste honetan. Lehenengokoan, berriro ere, Agintea beraien ehizan, hainbat buelta eta tentsio unerekin. Akzio asko, ezjakintasuna sortu duten momentuak eta entretenigarria oro har. Baina ezer aipagarririk gertatu gabe, bakarrik bukaeran Japoniarrak bere oroimena berreskuratu nahi izatea eta bidaiatzeko aparatuaren erabileraren inguruko hausnarketa.

Bigarren kapitulua, behin Lauk bere oroimena berreskuratuta, bere inperioa berreskuratzera joan da. Egon diren azpijoko, traizio eta tensioak interesa mantendu dute, hainbat kontu plazaratu dituzte eta ezagun zahar batzuk agertu. Azkenean horrenbeste buelta, kontrabuelta eta biren ostean Japoniarrak nahi zuena lortu du eta agerian utzi ez dela zena. Kapitulu onak.

Utzi erantzuna