Telesailak

2016ko 35. asteko serieak

Pixkanaka udako denboraldia bukatzen doa eta serie bati agur esan diogu. Hona asteak emandakoa.

Ray Donovan – 04×10 – Lake Hollywood

Boxeolariaren eta bere arrebaren kontuarekin jarraitu dute eta, azkenean tragedian bukatu da. Drama gehiegi kontu honetan. Baita Ray eta errusiarren artekoak aurrera jarraitu du, bira eta buelta gehiagorekin, hasierako puntura heltzeko. Gainontzekoa solasaldi intentsoak eta betiko kontuak. Kapitulu zuzena.

BrainDead – 01×10 – The Path to War Part Two: The Impact of Propaganda on Congressional War Votes

Guda gelditzea lortu dute eta bidean gertatu direnak oso ondo egon dira, politikan dauden azpijoko guztiak ateratzen. Eta ilobarenarekin gurekin jolasten ibili dira baina argi gelditu da guztiak infektatuta daudela. Arina, interesgarria eta puntu batzuetan dibertigarria. Kapitulu ona.

Major Crimes – 05×10 – Dead Zone

Aurreko kapituluko haur gogaikarriaren amaren erahilketarekin ibili dira eta bere xenofobia nondik datorren jakin. Naziak, hilketak eta armak, pixka bat denetarik, interesa eta tentsioa mantenduta. Baita ere Buzz-en kontuarekin aurrera jarraitu dute, hau bikain egonda, agian onena galdeketa hori izanda. Kapitulu zuzena.

Pretty Little Liars – 07×10 – The Darkest Knight

Udako denboraldiaren bukaera. Eta dena altuan bukatu nahi zuten baina oso kutrea eta behartua izan da. Hannaren kontua modu horretan ebatzi dute, Aria ezkontzarik gabe gelditu, Alli haurdun eta horrelako kontu nahasiak, lasto hutsak izan direnak, azken momentura heltzeko. Beldurrezko kontu batekin denetarik nahastu da hor, eta azkenean AD bere pedora doala argi dago, Spencer haur galdua dela eta Toby eta bera hilko direla. Beno, azken hau ez du inork sinisten. Kapitulu eskasa.

Dark Matter – 02×10 – Take the Shot

Androidearen amets, akats eta simulazioaren kontuekin ibili dira. Norbaitek birus bat sartu zien eta ondorioak pairatu dituzte. Horrela bakoitzaren ametsgaiztoak landu dituzte eta japoniarrak memoria berreskuratzea bere borrokari aurre egiteko. Dena konfiantza eta laguntasunaren inguruan hausnartzeko. Kapitulu zuzena.

Utzi erantzuna