Telesailak

2015eko 39. asteko serieak

Denboraldi berria hemen dugu eta lehen serieak hasi zaizkigu. Hona asteak eman duena.
 

 

Castle – 08×01 – XY

 
Denboraldi hasiera. Eta zer nolako hasiera, indartsu oso indartsu. Kapitulua alde batetik joan zela zirudien eta, hara, jokoa guztiz aldatu digute. Becket zertan dabil? Gakoa hor dago, eta horren inguruan duda eta akzioa asko. Alexisi protagonismo gehiago eman diote eta jokoa ematen dabil. Tentsioa eta interesa mantendu dute eta hurrengo kapituluan zerbait gehiago jakingo dugula espero dut. Kapitulu bikaina.
 

 

Faking It (2014) – 02×14 – Saturday Fight Live

 
Bikote kontuekin ibili dira kapitulua bitan zatituz. Amy eta Lauren bere gurasoak ikertzen bukaera nahiko harrigarri batekin. Gainontzekoak Shane bere mutilagunarekin arazoak beste batek sortuak eta Karma eta Liam artekoak konponbiderik ez duela. Dena oso behartua eta astuna. Kapitulu ahazgarria.
 

 

Awkward. – 05×04 – Now You See Me, Now I Don’t

 
Oso dibertigarria izan da amak bere alabak parodiatzen ikustea. Horrek Sadie-ren ama gezurretan erredimitzen badu ere. Eta Jenna eta bere amak izan duten harremana, Jennaren autoonartzea eta, batez ere, serieak bere buruari adarra jo izana. Tamararena pixkat lekuz kanpo. Kapitulu ona.
 

 

Ray Donovan – 03×11 – Poker

 
Hainbat gauza konpondu dituzte kapituluan. Bazirudien Ray harrapatuko zutela hilketarekin, FBIko tipoa medio, eta azkenean buruzagi ohia izorratzeko erabili du. Bridget-en kontua aspergarria eta Micky-rekin bueltaka ibili dira azkenean berak nahi zuena egiteko. Kapitulu zuzena.
 

 

Modern Family – 07×01 – Summer Lovin

 
Denboraldi hasiera. Uda nola pasa duten erakutsi digute: Haley eta Alex-en maitasun kontuak, Joeri eskola bat bilatzen eta Mitchellen krisia. Txukuna narrazioa eta nahiko arina izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 05×01 – Heavy Is The Head

 
Denboraldi hasiera. Printzesa eta Oliviaren arteko paralelismoa ondo baina oso ikusia (dena oso Lady D eta aurresangarria). Olivia – Fitz kontuarekin (eta horrek duen ondorioekin) bueltaka dabiltza eta bukaeran gertatzen dena nola kudeatzen duten ikusi beharko. Huck-ena lasto hutsa. Kapitulu zuzena.
 

 

Blue bloods – 06×01 – Worst Case Scenario

 
Denboraldi hasiera. Gogotsu hasi dute ziklikoki egiten duten atentatu saiakera batekin eta gure protagonistei esker nola gelditzen duten. Dena horretara bideratuta, akzio askorekin eta momentu gordinekin. Baina dena nahiko ikusia eta topikoa. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna