Telesailak

2015eko 40. asteko serieak

Udako denboraldia guztiz bukatu zaigu eta gero eta denboraldi arrunteko serie gehiago ditugu. Hemen laburpena.
 

 

Ray Donovan – 03×12 – Exsuscito

 
Denboraldi bukaera. Eta ze nolako bukaera, Ray guztiz apurtuta bere bekatuak konfesatzen. Kapitulua puntu horretara heltzeko bidea izan da: Micky-k ez joatearen ondorioak, Bridget-en kontua, anai nagusiarena, anai txikiarena,… tiro asko, odol asko, tentsioa, momentu gogorrak eta gordinak. Bunchy-rena izan da lekuz kanpo egon dena. Kapitulu zuzena.
 

 

Castle – 08×02 – XX

 
Ez dut erosi bukaera. Ez gara honaino heldu horrela jokatzeko Becket eta Castle-en harremanarekin. Behartu dute, pasa dira eta ez dut erosi. Kapitulua berez oso ondo egon da, narratiboki eraginkorra, aurreko kapituluan jakin ez duguna betetzen. Ziurgabetasunarekin oso ondo jokatu dute eta tentsioa mantendu da. Baina denboraldia nola planteatu duten, ez, hortik ez. Kapitulu zuzena.
 

 

Faking It (2014) – 02×15 – Boiling Point

 
Bostak gehi berria gela batean bere miseriak ateratzen. Eta konpontzen saiatzen. Denek dena jakin dute eta konpontzen saiatu dira. Gauza batzuk bai, besteak ez. Kapitulu zuzena.
 

 

Awkward. – 05×05 – The Dis-Engagement Dinner

 
Tamararen ezkontze-jaia izan da kokapena eta horren inguruan denon istorioak: Matty eta Jaken berradiskidetzea, Jennak egia gordetzea, etab. Gabby mozkor ikustea oso dibertigarria izan da baina gainontzekoak bere roletan mantendu dira, Jennak beti bezala dena pikutara bideliz. Kapitulu zuzena.
 

 

Marvel’s Agents of S.H.I.E.L.D. – 03×01 – Laws of Nature

 
Denboraldi hasiera. Jokoa nahiko aldaturik Marvel-en filmen eraginez. Daisy/Sky beste ezgizakiak laguntzen ikusi dugu eta SHIELD berriro klandistinatean, gobernuko agentzia batekin konpetitzen. Fitz gaixoa Simmons berreskuratzen saiatzen pegotea zirudien baina bukaerako pilularekin argi utzi dute hor gaia dagoela. Akzioa, argitasuna eta erritmoa. Kapitulu ona.
 

 

Modern Family – 07×02 – The Day Alex Left for College

 
Alex unibertsitatera joan da, gurasoekin hotz, ahizparekin sakonago. Luck eta Phil bere harremanean aurrera bai baino lasto pixkat. Gauza bera futbol partiduarekin joan nahi ez izatea baina dibertigarria izan da. Kapitulu zuzena.
 

 

Scandal – 05×02 – Yes

 
Liv eta Fitzen arteko harremana publikoa egitearen ondorioak eta kasu bat nahastu dituzte. Lehena nork egin duen, nola kudeatu eta izan dituen eraginekin ibili dira, gehienak nahiko agerikoak eta itxaron daitezkeenak. Kasua ere nahiko topikoa eta izan dituen birak ez dira oso deigarriak izan. Eta bukaerakoa harrigarria bada ere nahasmenaren barruan sartzen da. Kapitulu eskasa.
 

 

Blue Bloods – 06×02 – Absolute Power

 
Danny-k serie-hiltzaile baten atzetik eta Frank politika kontuekin jolastu behar. Lehena nahiko gordina eta gogorra, baina ezusteko handirik gabe. Bigarrena asko sakondu gabe egin dute. Biek denboraldiko korapiloak jarri dituzte. Eta Jankorena kapituluari arintasun pixkat eman dio. Kapitulu zuzena.
 

Utzi erantzuna