• Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Guzti honek merezi du

    Gaur Edonolak 14 urte betetzen ditu. Urtero bezala konta nezake blog hau harrikada pertsonalak botatzeko hasi zela eta denboraren poderioz zientziarekin eta, batik bat, genetikarekin lotutako harrikadak botatzeko bilakatu nuela. Zera, bada, berriro kontatu dut. Kontua da, merezi al du zientziei eta genetikari buruzko blog bat elikatzeak?

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    2020

    Urte honetan idatziko dudan azkenengo testua da hau. Urte arraroa izan da, gogorra, momentu batzuetan beldurgarria. Baina ez dut sentitzen urtea berez txarra izan denik. Gure miserien ispilua izan da baina horrek ez du urtea txarra egiten, orain arte egin duguna baizik. Bide errazetik joko dugu eta erru guztia urteari…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Gabonak

    Oso gabonzalea naiz. Bihar Tomas Deunarekin hasiko den urteko sasoia hau pila bat gustatzen zait. Aurten pixka bat ezberdinak izango dira, baina berdin-berdin gozatuko ditut.  Bihar Areatzara ez naiz joango, ados, baina horrela jendetza ekidingo dut (iaz pilo bat agobiatu nintzen). Baina txistorra jatea eta indabak sakramentu guztiekin jatea berdin-berdin…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Telesailak

    Plazer handi bat badut hori telesailak ikustea da. Batzuetan konpultsiboki kontsumitzen dudan zerbait da. Izan ere, beste bizitza batean blog honetan ikusten nituen telesalei buruz idazten nuen, eta hor nonbait egongo dira gordeta. Aspalditik iruditzen zait telesailak direla ikus-entzunezko arlotik eta literatura arlotik istorio interesgarrienak kontatzen dituztela. Formekin, kontakizunekin eta…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Txokolatea

    Bere hortan. Esnearekin. %70a arte. Almendrekin. Egindakoa. Turroia. Bonboiak. Txurroekin. Bizkotxoekin. Ogiarekin. Gailetekin. Palmeran. Hostopilean. Pantxinetan. Baina ez txuria. Ezta lore eta gauza arraroekin. Ontza bat. Edo bi. Edo tableta osoa. Txokolatearen inguruan liturgia oso bat jaso dut etxean: Eguberriko gosaria egindako txokolatea da, Josu haurtxoaren gosaria, hain zuzen ere…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Nagitasuna

    Bai, gaur berandu nabil. 120 hitz inguruko pieza hauek hamarretan argitaratu ohi ditut. Zera, normalean aurretik idatzita uzten ditut eta programatu egiten dut ordu horretan plazaratzeko. Baina azken aldian sekulako nagitasuna ematen dit guztiak eta berandu nabil. Izan ere, gaurko pieza beste gai bati buruzkoa izango zen. Atzo idatzi nahi…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Idoloak

    Idoloen fenomenoa eta sortzen dituen pasioak eta fanen legioak behiak trenei begira bezala uzten naute. Hotz, oso hotz. Batzuetan iruditzen zait dela ulertzen ez dudalako edo, agian, nire estandarretarako, zerbait irrigarria dela pertsona bat edo dena delakoa gurtzea. Baina ez da hori, gertatzen ari dena ulertzen dut, eta ez du…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Eltxoak

    Eltxoek oso gogoko dute ni ziztatzea. Ez dakit zer duen nire odolak edo usainak erakartzen dituela. Uda terriblea da zentzu horretan: ez banaiz kontuz ibiltzen, edozein momentutan ziztatzen naute. Okerrena gauetan da, ez badut eltxo-hilgarria botatzen goizeko ordu txikitan ziztada heltzen da. Eta esnatzea. Eta azkura. Eta azkurak lo egiten…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Errua

    Azken zortzi hilabeteetan, eta azken asteetan batez ere, errua oso presente izan dugu. Kororen hedatzearen errua banatzen eta errieta egiten denbora pasatzen dute beren erantzukizunari so egin nahi ez diotenek. Baina errua oso arrotza egiten zaidan zerbait da.  Agian nire formakuntza laikoagatik hain kristaua den erruak ez du inolako eraginik…

  • Domeketako gosaria - Kafepintxo

    Baheketa

    Koronabirusaren pandemiarekin hitz eta gauza berri askotara ohitua gara. Horien artean baheketak daude. Herri batean positiboen kopurua asko igotzen denean, testak egitera deitzea, hain zuzen ere. Aste honetan horrelako batean parte hartu dut. Bakoitzak bere arrazoiak ditu halako deialdi batean parte hartzeko edo uko egiteko. Nire partetik, batetik, ahal den…